
112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (125 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2800
EBAZPENA, 2024ko ekainaren 5ekoa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, landa eremuen garapenaren aurrerapenerako Mendinet elkartearen 2023-2027 Leader estrategia aldatzea baimentzen duena.
2023ko maiatzaren 22an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (95. zenbakian) agindu hau: Agindua, 2023ko maiatzaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onartzen baitira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan.
2023ko abuztuaren 2ko Ebazpenaren bidez onartu zen landa eremuen garapenaren aurrerapenerako Mendinet elkartea Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 plan estrategikoan mugatzen den Leader lurralde osorako tokiko ekintza-talde izendatzea; plana Europako Batzordeak onartu zuen, 2022ko abuztuaren 31n, azken 6017 Erabakia (2022) aplikatuta. Ebazpen horren bidez, gainera, landa eremuen garapenaren aurrerapenerako Mendinet elkarteak aurkeztu duen partaidetzazko toki-garapenerako estrategia onartu zen.
Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2021/1060 (EB) Erregelamenduak (2021eko ekainaren 24koak, Eskualde Garapenerako Europako Funtsari, Europako Gizarte Funtsa Plusari, Kohesio Funtsari, Bidezko Trantsiziorako Funtsari eta Europako Itsas, Arrantza eta Akuikultura Funtsari dagozkien xedapen orokorrak eta aipatutako funtsetarako eta Asilo, Migrazio eta Gizarteratze Funtserako, Barneko Segurtasun Funtserako, eta Mugen Kudeaketari eta Bisa Politikari Laguntzeko Finantza Tresnarako finantza-arauak ezartzen dituenak) 33. artikuluan ezartzen ditu soilik tokiko ekintza-taldeek garatu behar dituzten zereginak, besteak beste: «b) hautaketa-prozedura eta -irizpide ez-diskriminatzaile eta gardenak prestatzea, interes-gatazkak saihesteko eta interes-talde bakar batek ere hautaketa-erabakiak kontrolatuko ez dituela bermatzeko.»
Partaidetzazko toki-garapenerako estrategia aplikatzeko asmoz, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak hitzarmena sinatu zuen hautatutako tokiko-ekintza-taldearekin 2023ko urriaren 24an. Hitzarmen horren zortzigarren klausulan honako hau jasotzen zen: «tokiko ekintza-taldeak partaidetzazko toki-garapenerako estrategian jasotako kudeaketa-prozedurara egokituko du bere jarduera. Kudeaketa-prozeduran aldaketarik egin behar bada aldez aurretik baimendu beharko du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritzak.»
Halaber, klausula hori jasota geratu zen arestian aipatu aginduan sartzen den hitzarmenaren zirriborroan (Agindua, 2023ko maiatzaren 9koa, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuarena, zeinaren bidez oinarri arautzaileak onartzen baitira partaidetzazko toki-garapeneko estrategiak eta Euskal Autonomia Erkidegoan horiek kudeatzeko ardura duten tokiko ekintza-taldeak hautatzeko, 2023-2027 Nekazaritza Politika Bateratuaren Plan Estrategikoaren esparruan).
Landa eremuen garapenaren aurrerapenerako Mendinet elkarteak bere partaidetzazko toki-garapeneko estrategia aldatzeko eskaera aurkeztu du.
Hori dela-eta, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Baimentzea landa eremuen garapenaren aurrerapenerako Mendinet elkarteak aurkeztu duen eskaera, Nekazaritza Politika Bateratuaren 2023-2027 plan estrategikoan sartzen den Leader 2023-2027 estrategia aldatzeari buruzkoa (plana Europako Batzordeak onartu zuen, 2022ko abuztuaren 31n, azken 6017 Erabakiaren (2022) bidez.
Bigarrena.– Mendinet elkartearen web-orrian argitaratu dadin agintzea (https://www.mendinet.org)
Vitoria-Gasteiz, 2024ko ekainaren 5a.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.
RSS