
112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 2 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2796
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 8koa, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez Fundación Data For Science Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa inskribatzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan.
2024ko urtarrilaren 24an, Fundación Data For Science Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko eskabidea aurkeztu zen, Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailean. Eskaerarekin batera, eraketa-eskritura publikoa aurkeztu zen, 2024ko urtarrilaren 11n egiletsitakoa, Madrilen, Juan José de Palacio Rodríguez notario jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 60).
Aurreko dokumentazioa aztertu ondoren, 2024ko martxoaren 11n jakinarazitako idazkiaren bidez, atzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zen. Errekerimendu hori betetzeko, espedienteari erantsi zitzaion 2024ko martxoaren 19an Juan José de Palacio Rodríguez notario jaunaren aurrean egiletsitako eskritura (protokolo-zenbakia: 1042), zeinaren bidez zuzentzen baita 2024ko urtarrilaren 11koa.
Fundatzailea Katapulting Ideas SL sozietatea da (IFK: B85911337), Madrilgo Merkataritza Erregistroan inskribatuta dagoena, 27688. liburukia, 135. folioa, 8. atala, M-499000 orria.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren Aholku Batzordea 2024ko apirilaren 23an bildu zen, fundazioaren xedeen zilegitasunari eta interes orokorrari eta haren bideragarritasunari dagokionez inskripzio-eskaera baloratzeko, zeina aldeko txostena eman baitzuen.
Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzak fundazioaren eraketari buruzko nahitaezko txostena eman du 2024ko maiatzaren 7an.
Estatutuen 4. artikuluan ezarritakoaren arabera, Fundación Data For Science Fundazioa izeneko fundazioa honako interes orokorreko helburu honekin eratu da:
«Prozesu ekonomikoez bestelako aukerak lantzea, garapen ekonomikoa eta ingurumenaren babesa bateragarriak izan daitezen.
Laguntza eta lankidetza tekniko-juridikoa, dokumentala eta ekonomikoa ematea ingurumena babesteko interesa duten pertsona, elkarte, herritarren erakunde eta bestelako erakundeei.
Baliabide naturalak aztertzea eta defendatzea.»
Estatutuen 3. artikuluan xedatutakoaren arabera, fundazioaren egoitza Bilboko (48011) Rodriguez Arias kalean, 28-30, ezartzen da; eta Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatuko ditu bere jarduerak nagusiki.
Fundazioaren hasierako zuzkidura hogeita hamar mila (30.000) eurokoa da, eta ekarpena egiteko modua eta errealitatea eratze-eskrituran egiaztatuta daude.
Era berean, eskritura horretan fundatzaileak egindako izendapenaren arabera, lehenengo patronatua honako hauek osatuko dute:
Presidentea: Katapulting Ideas, S.L., Carlos Aguiló Vega jaunak ordezkatua.
Idazkaria: Luis Alcibar Villa jauna.
Kidea:Jorge Ballester Surroca jauna.
Izendatutako pertsona guztiek berariaz onartu dute beren kargua.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuari dagokio eraketa espediente hau agindu bidez ebaztea, hauekin bat etorriz: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babesletzaren eta Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 3.1.a) artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien eginkizunak eta jardun-arloak zehazten dituen lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020 Dekretuaren 7.1.n) artikulua, eta Gobernantza Publiko eta Autogobernu Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen dituen urtarrilaren 19ko 8/2021 Dekretuaren 3.1 artikulua.
Espedienteari funtsezko iritzitako datu eta dokumentu guztiak erantsi zaizkio, eta bereziki bete dira Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 2ko 9/2016 Legearen 7. artikulutik 12. artikulura eta 51.2 artikuluan eta uztailaren 23ko 115/2019 Dekretuaren 41. artikuluan aurreikusitako baldintzak.
Hori guztia kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzea, agindu honen datarekin, Fundación Data For Science Fundazioa izeneko fundazioaren eraketa, F-493 erregistro zenbakiarekin, bai eta patronatuaren hasierako osaera ere, Madrilen, 2024ko urtarrilaren 11n, Juan José de Palacio Rodríguez notario jaunaren aurrean egiletsitako eskrituran (protokolo-zenbakia: 60) aurreikusitako baldintzetan, zeina geroago, 2024ko martxoaren 19an, notario beraren aurrean emandako beste baten bidez zuzendu baitzen (protokolo-zenbakia: 1042).
XEDAPEN GEHIGARRIA
Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, ondorioz, honen aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburu honen aurrean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean; bestela, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hileko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 8a.
Gobernantza Publikoko eta Autogobernuko sailburua,
OLATZ GARAMENDI LANDA.
RSS