Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
2795

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Gazteriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2024ko «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programarako onartutako eta baztertutako proiektuen zerrenda.

2023ko irailaren 25ean, 132/2023 Dekretua argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, «Euskadiko Gazteak Lankidetzan» programa arautzen duena.

Aurreko apartatuan aipatutako dekretuaren 10. artikuluaren arabera, Balorazio Batzordeak 2024ko martxoaren 17an egindako proposamena ikusita, Gazteria Zuzendaritzako titularrak ebazpena emango du, eta, bertan, hautatutako proiektu eta plazen zerrenda jasoko da, bai eta hautatu ez direnena ere.

Are gehiago, artikulu horrek ezartzen du ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela, jakinarazpen-ondorioetarako, hargatik eragotzi gabe erakunde interesdunei espresuki eta banan-banan jakinaraztea. Jakinarazpena gehienez ere sei hilabeteko epean egin beharko da, deialdia argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.

Horrenbestez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea onartutako proiektuen zerrenda (I. eranskina).

Bigarrena.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea onartu ez diren proiektuen zerrenda (II. eranskina).

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 29a.

Gazteriako zuzendaria,

MIREN SARATXAGA DE ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala