Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

LEINTZ-GATZAGAKO UDALA
2794

IRAGARKIA, 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintzari buruzkoa.

Udalbatzarrak, 2024ko martxoaren 21ean, honako hau erabaki zuen:

1.– 2024ko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzea.

2.– Aipatu enplegu publikoaren eskaintza Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eta laburpen bat Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Euskadiko Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 52. artikuluan xedatutakoa betez.

2024rako enplegu publikoaren eskaintza.

Karrerako funtzionarioak.

– Izena: Administraria.

Xehetasunak 2024ko martxoaren 17ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (74. zenbakia).

Erabaki hau behin betikoa da, eta administrazio-bideari amaiera ematen dio. Dena den, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke, edota egoki iritzitako beste edozein errekurtso, Administrazioarekiko Auzien Donostiako Auzitegian, bi hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Nolanahi ere, nahi izanez gero, aurreko idatzi-zatian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren aurretik, berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpena eman zuen organoaren aurrean hilabeteko epean, erabaki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik kontatzen hasita.

Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Leintz-Gatzaga, 2024ko maiatzaren 29a.

Alkatea,

DORLETA ELKOROBARRUTIA PAGOAGA.


Azterketa dokumentala