
112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2789
390/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako zuzendariarena, Maria Yolanda Rodríguez Sarabia, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritzako Hautaketa eta Horniketa Zuzendariordetzako Administrazio Taldeko buru izendatzen duena.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritza honen apirilaren 10eko 252/2024 Ebazpenaren bidez (apirilaren 24ko EHAA, 81 zk.), Hautaketa eta Horniketa Zuzendariordetzako Giza Baliabideetako Zuzendaritzako Administrazio Taldeko buruaren lanpostua betetzeko deialdia aztertu da.
Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak erabaki du Maria Yolanda Rodríguez Sarabia deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.
Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Yolanda Rodríguez Sarabia Administrazio Taldeko buru izendatzea, Giza Baliabideen Zuzendaritzako Hautaketa eta Horniketa Zuzendariordetzan, Aldi Baterako Kontratazio Zerbitzuan, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zuzendaritza Nagusian.
Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,
LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.
RSS