Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

112. zk., 2024ko ekainaren 10a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2788

389/2024 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendariarena, Cristina Vinuesa Lozano andrea Transplanteen Arabako Lurralde koordinatzaile izendatzen duena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan.

Aztertu dugu Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideetako Zuzendaritza honen apirilaren 10eko 253/2024 Ebazpenaren bidez (apirilaren 25eko EHAA, 82 zk.) Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan (Zuzendaritza Nagusia) Transplanteen Arabako Lurralde Koordinatzailearen lanpostua betetzeko egindako deialdia.

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da, eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira, bai eta haien baldintza profesionalak aurkeztutako merezimenduen arabera baloratu ere. Horrenbestez, aurkeztutako dokumentazioa ikusita, Balorazio Batzordeak erabaki du Cristina Vinuesa Lozano andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela.

Hori guztia dela eta, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Cristina Vinuesa Lozano andrea Transplanteen Arabako Lurralde Koordinatzaile izendatzea, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Asistentzia Sanitarioko Zuzendaritzan, Transplanteen Koordinazio Zerbitzuan.

Bigarrena.– Izendapen honek 2024ko ekainaren 1etik aurrera izango ditu ekonomia- eta administrazio-ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 27a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Giza Baliabideen zuzendaria,

LUISA LARRAURI EREÑOZAGA.


Azterketa dokumentala