
108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (137 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
ARABAKO INDUSTRIA ADARREKO INGENIARITZAKO GRADUDUNEN ETA INGENIARI TEKNIKO INDUSTRIALEN ELKARGO OFIZIALA
2716
IRAGARKIA, «Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Álava» izeneko elkargoaren estatutuak aldatzeari buruzkoa.
Justizia, Enplegu eta Gizarte Segurantza Sailaren otsailaren 3ko 21/2004 Dekretuaren 38.2 artikuluan xedatutakoa betetze aldera, «Colegio Oficial de Graduados en Ingeniería de la Rama Industrial e Ingenieros Técnicos Industriales de Álava» izeneko elkargoak bere estatutuen testua jendaurrean erakusteko hilabeteko epea ireki du, iragarki hau argitaratzen den egunetik zenbatzen hasita, kideek zuzenketak aurkez ditzaten. 2023ko urriaren 18ko Gobernu Batzarrak onartu zuen testu hori.
Estatutuen testua Elkargoaren webgunean aztertu eta kontsultatu daiteke (https://www.itiaraba.org), baita Elkargoaren egoitzan ere (Gerardo Armesto plaza 2, 1. ezk.). Zuzenketa-eskaerak posta elektronikoz bidali behar dira (colegio-oficial@itiaraba.org helbidera), argitaratu eta hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 28a.
COGITI Arabako idazkaria,
JESÚS MARTÍNEZ DE ARAGÓN SÁNCHEZ.
COGITI Arabako dekanoa,
ALBERTO MARTINEZ MARTINEZ.
RSS