
108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
2707
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 157/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
157/2024 prozedura laburtua; horren bidez, errekurtsoa jarri da Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko uztailaren 21eko Ebazpenaren aurka, Segurtasuneko sailburuordearen eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2022ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bederatzigarren oinarriaren 2. zenbakian aurreikusitakoa betetzeko. Ebazpen horren bidez, Ertzaintzako lanpostuak izendapen askez eta merezimendu-lehiaketa bidez betetzeko deialdia egin zen.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
IZASKUN URIEN AZPITARTE.
RSS