Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2705

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, 2023ko azaroaren 22ko Agindua aldatu eta haren aurrekontu-kreditua gehitzekoa (agindu haren bidez iragarri zen hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia –Udalaguntza-2023–).

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduak iragarri zuen hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia (Udalaguntza-2023), (2023ko abenduaren 5eko EHAA, 232. zk.).

2023ko azaroaren 2ko Aginduaren 2. artikuluan hau dago ezarrita: «Agindu honen xede diren dirulaguntzetarako hamar milioi (10.000.000,00) euro bideratuko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko 2024ko Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako aurrekontu-izendapenaren kontura».

Laguntza-eskabideak aurkezteko epea bukatuta, 440 eskaera jaso dira, eta, horietatik, 395 eskabidek betetzen dituzte laguntzak eskuratzeko baldintzak. Hala ere, aipatutako 10.000.000,00 milioi euroko diru-zuzkidura ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko.

Aintzat hartuta Hezkuntza Azpiegituren 2019-2023 aldiko Plana, garatu beharreko jarduerak sustatze aldera, eta aurrekontu-kredituan saldo erabilgarria dagoenez gero, egokitzat jotzen da aurrekontu-kreditua 951.065,99 euro handitzea, eskabide onargarri guztiei erantzuteko. Horregatik guztiagatik, kreditu erabilgarria 10.951.065,99 eurokoa da.

Horregatik guztiagatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko azaroaren 22ko Aginduaren bigarren artikulua aldatzea. Agindu horren bidez iragartzen zen hezkuntza-administrazioaren mendeko ikastetxeak dauden udal-jabetzako eraikinetan obrak egiteko gastuak finantzatzeko dirulaguntzetarako deialdia (Udalaguntza-2023). Honela geratuko da artikulu hori:

«2. artikulua.– Kreditu erabilgarria.

Agindu honen xede diren laguntzetarako, 10.951.065,99 euro erabiliko dira.»

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez diezaiokete interesdunek Hezkuntzako sailburuari; horretarako, hilabeteko epea dute, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dezakete, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.

Hezkuntzako sailburua,

JOKIN BILDARRATZ SORRON.


Azterketa dokumentala