
108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 1 orri.)
- EPUB (111 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2704
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Eneko Arrospide Zabala jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Matematika Aplikatua» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du Eneko Arrospide Zabala jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***8042**. Kodea: AGC8L1 – D00066-31. Jakintza arloa: Matematika Aplikatua. Saila: Matematika Aplikatua. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Aljebra».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko maiatzaren 29a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS