Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2703

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 29koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Irakasle Titular izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez egin zen (2023ko azaroaren 20ko BOE eta 2023ko abenduaren 1eko EHAA).

2023ko azaroaren 10eko Ebazpenaren bidez (2023ko azaroaren 20ko BOE eta 2023ko abenduaren 1eko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, 2/2023 Lege Organikoko ahalmenez baliatuta (martxoaren 22ko Legea, Unibertsitate Sistemarena; martxoaren 23ko BOE), baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:

Izaskun Álvarez Meaza andrea (NAN: ***2032**), Unibertsitateko irakasle titularra. Kodea: TUC8/1 – D00054-26. Kategoria: Unibertsitateko Irakasle Titularra. Jakintza arloa: Enpresen Antolakuntza. Saila: Enpresen Antolakuntza. Ikastegia: Bilboko Ingeniaritza Eskola. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Antolakuntzako Metodo Kuantitatiboak II».

Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.

Leioa, 2024ko maiatzaren 29a.

Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala