
108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2699
468/2024 EBAZPENA, maiatzaren 21ekoa, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Maria Teresa Bengoechea Latasa andrea Gainbegirale kargutik kendu egin da, Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan.
Ekainaren 11ko 388/2019 Ebazpenaren bidez Maria Teresa Bengoechea Latasa gainbegirale izendatu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan Paziente eta Erabiltzaileen Arretarako Zerbitzuan (PEAZ).
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak aintzat hartuta, Zuzendaritza Nagusi honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Maria Teresa Bengoechea Latasa andreari Gainbegirale kargutik kentzea berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuan eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek data honetatik 2024ko maiatzaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Bidasoko Erakunde Sanitario Integratuari honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Hondarribia, 2024ko maiatzaren 21a.
Bidasoko ESIko zuzendari-gerentea,
MARISA MERINO HERNÁNDEZ.
RSS