
108. zk., 2024ko ekainaren 4a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- PDF (107 KB - 2 orri.)
- EPUB (143 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
XEDAPEN OROKORRAK
TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2698
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 21ekoa, Euskadiko Prezioen Batzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzekoa.
Euskadiko Prezioen Batzordeak, 2024ko maiatzaren 21ean egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, erabakiaren xedapen-atala transkribatzen da hemen.
ERABAKIA
Euskal Autonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2024. urterako tarifak berrikusteko.
Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala baitago ezarrita Zerga-arloko eta jarduera ekonomikoa sustatzeko eta liberalizatzeko urgentziazko neurriak hartzeari buruzko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Lege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko BOE, 139. zk.).
Euskadiko Prezioen Batzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Batzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHAA, 31. zk.) eta Baimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Aginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHAA, 128. zk.).
Aipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.
2024. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatik izaten diren kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.
Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Batzordeak hau erabakitzen du:
Lehenengoa.– Euskal Autonomia Erkidegoko udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzea, balio erantsiaren gaineko zerga barne:
1.– Andoaingo Udala, Buruntzaldea eskualdekoa:
(Ikus .PDF)
2.– Errenteriako Udala, Oiartzualdea eskualdekoa:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Erabaki honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 21a.
Euskadiko Prezioen Batzordeko lehendakaria,
JESÚS MARÍA GARCÍA DE COS.
RSS