
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2632
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 3. Sekzioan bideratutako 247/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
247/2024 Prozedura Arrunta, Hezkuntza Sailaren 2024ko otsailaren 1eko Aginduaren aurkakoa (2024ko otsailaren 14ko EHAA, 33. zk.). Agindu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan derrigorrezko irakaskuntzen baliokideak diren atzerriko hezkuntza-sistemetako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan Euskara eta Literatura, Gaztelania eta Literatura, Ingurune naturalaren, sozialaren eta kulturalaren ezagutza, Natura Zientziak, eta Geografia eta Historia jakintzagaiak irakasteko curriculuma eta gutxieneko ordutegia ezartzen dituena.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 14a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS