Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA SAILA
2631

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegian bideratutako B-4 sekzioko 53/2024 lan-autoetan interesa duten pertsonak.

Araubide Juridiko eta Zerbitzuen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Lan Arloko 4 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko espedientea:

53/2024 lan-autoak, B-4 sekzioa. Agindua, 2023ko maiatzaren 4koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez bigarrenez aldatzen baita honako agindu hau: Agindua, 2022ko abenduaren 20koa, enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesurako deialdia egiten duena, Hezkuntza Saileko hezkuntzako lan-legepeko hezitzaileen lan-kategorietako plazak modu finkoan betetzeko (2023ko maiatzaren 11ko EHAA, 88. zk.).

Beraz, Jurisdikzio Soziala arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluari lotuta, xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Lan arloko 4 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 14a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

ENEKO GOENAGA EGIBAR.


Azterketa dokumentala