
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (121 KB - 2 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2630
IRAGARKIA, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian bideratutako 81/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak epatzeko dena.
81/2024 prozedura arrunta, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 9ko Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen errekurtsogileak Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2023ko otsailaren 22ko Ebazpenaren aurka jarritako berraztertzeko errekurtso berezia. Azken ebazpen horrek ezetsi egin zuen 2022ko abenduaren 20ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (zeinaren bidez, ezetsi egin zen errekurtsogileak egindako erreklamazioa, Bigarren Hezkuntzako irakasleen aldi baterako beharrak betetzeko izangaien zerrendan sartzekoa, 327 Gorputz Hezkuntza espezialitatean).
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki baderitzote, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 3 zenbakiko Epaitegian, eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 9a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
ERANSKINA
Eskaera baiesteak honako zerrendetako hautagaiei eragin diezaieke:
RSS