
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (98 KB - 2 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2627
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeetako kideak izendatzen dituena eta batzordeen osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko otsailaren 8ko Agindua, hots, arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko araubidea ezartzen duena, 2024ko otsailaren 20an argitaratu zela EHAAn.
Kontuan izanda 2024ko otsailaren 8ko Aginduaren 8. artikuluak xedatzen duela aipaturiko dirulaguntzak emateko modalitate bakoitzeko balorazio batzorde bana osatuko dela eta batzorde horietako kideak Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla.
Horiek horrela, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Arte eszenikoak sustatzeko programetarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeetako kideak izendatzea eta batzordeen osaera argitaratzea. Beraz, batzordeek honako kide hauek izango dituzte:
A) Arte eszenikoetako profesionalen etengabeko prestakuntzarako laguntzak:
Presidentea: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.
Batzarkideak:
– Vene Herreros Heras.
– Miren Amaia Lizarralde Gorosabel.
– Nuria Pérez Alcantara.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
B) Arte eszenikoak sustatzeko egitasmoetarako laguntzak:
Presidentea: Aitziber Atorrasagasti Calcedo (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzarkideak:
– Nuria Hernandez Niño.
– Marta Monfort Ayestaran.
– Gorka Dominguez Barcena.
Idazkaria: Josu Iriondo Arrieta, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria.
Bigarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadila agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.
RSS