Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
2626

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 15ekoa, Kulturako sailburuordearena, musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko balorazio batzordeko kideak izendatzen dituena eta batzordearen osaera argitaratzen duena.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2024ko apirilaren 16ko Aginduaren bidez (2024ko apirilaren 24ko EHAA), musika-jarduera profesionaletarako dirulaguntzak emateko araubidea arautu eta deialdia egin zen.

Agindu horren 9. artikuluak xedatzen duenez, aurkeztutako proiektuak aztertzea eta ebaluatzea, modalitate bakoitzeko Balorazio Batzorde bati dagokio, eta ezartzen du Kultura sailburuordearen ebazpen bidez izendatuko direla bokalak eta argitaratuko dela batzorde horien osaera.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta horien osaera argitaratzea. Hona hemen osaera:

Batzordeburua: Aitziber Atorrasagasti Calcedo, Kultura Sustatzeko zuzendaria.

Modalitate bakoitzeko kideak:

a) Musika partituren edizioa: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Jose Manuel Tife Iparragirre.

b) Musika-ekoizpena: Javier Andiarena Martínez; Jaione Ladaberea Taberna; Ekain Pérez Rezola; Jasmin Soud Ormaechea.

c) Sektore-garapena: Ainhoa Agirre García; Mark Barnés Larrukert; Nekane Diaz Helguera; Raul Urquiza Pérez.

d) Zuzen-zuzenean zirkuitua eta Musika zikloak: Pedro María Leinena Mendizabal; Mari Jose Oria Eraso.

Modalitate guztietarako ordezkoak: Jon Bagües Erriondo; Itziar Larrinaga Cuadra; Pedro María Leinena Mendizabal; Mari Jose Oria Eraso.

Bigarrena.– Batzordeko idazkaria Imanol Arana Ariz (Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko teknikaria) izango da.

Hirugarrena.– Honako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 15a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala