Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
2623

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 7koa, Hezkuntzako sailburuordearena, zeinaren bidez handitzen baita agindu honetan adierazitako zenbatekoa: Agindua, deialdia egiten duena eskola-garraioko esleipen indibidualizatuak egiteko hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzat, baldin eta ezgaitasunen bat badute eskubidea ematen diena eskola garraioa izateko Eskola-garraioari buruzko 69/2015 Dekretuaren arabera. 2023-2024 ikasturtea.

Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 3ko Aginduaren bidez, desgaitasunari lotutako hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleentzako eskola-garraioko banakako esleipenen deialdia egin da, ikasle horiek dagokien ikastetxe publikoan edo Hezkuntzako lurralde-ordezkaritzek esleituta itundutako ikastetxe publiko edo pribatuan eskolatuta badaude eta sailaren eskola-garraioa erabili ezin badute 2023-2024ko ikasturtean.

Agindu horretan, baliabide ekonomikoei buruzko 3. artikuluan, hau dago ezarrita:

1.– Agindu honetan araututako laguntzak finantzatzeko, 5.417.518 euro bideratuko dira.

2.– 1. paragrafoan adierazitako zenbatekoa handitu ahal izango da, laguntzak jasotzeko eskubidea duten eskabideen zenbatekoa kontuan hartuta, Hezkuntza Sailak konprometitu gabeko aurrekontu-baliabideen arabera. Halakorik gertatuz gero, Hezkuntzako sailburuordearen ebazpen baten bidez jakinaraziko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.

Hezkuntza Sailak horretara bideratutako 5.417.518 euroko guztizko zenbatekoa ez da nahikoa eskabide guztiei erantzuteko; beraz, beharrezkoa da zenbateko hori handitzea.

Hori dela eta, Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritzak proposatuta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 200.000 euro gehitzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko urriaren 3ko Aginduaren 3.1 artikuluan kontsignatutako zenbatekoari; horrenbestez, deialdi horretara, guztira, 5.617.518 euro bideratuko dira.

Bigarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 7a.

Hezkuntzako sailburuordea,

MARÍA BEGOÑA PEDROSA LOBATO.


Azterketa dokumentala