
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA SAILA
2620
HUTSEN-ZUZENKETA, honako agindu honena: Agindua, 2024ko otsailaren 5ekoa, Hezkuntzako sailburuarena, Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena emateko dena.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.
Era horretako huts batzuk aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko otsailaren 5eko Aginduaren testuan (2024ko otsailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zk.). Agindu horren bidez, Arteako (Bizkaia) «Arratia» Musika Eskola Publikoari espezialitateak gehitzeko baimena ematen da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen:
2024/984 (2/1) orrialdean, lehenengo ebazpen-zatian, hau dio:
«Helbidea: Herriko plaza, 5.»
Baina hau esan behar du:
«Helbidea: Herriko plaza, 1.»
2024/984 (2/2) orrialdean, lehenengo ebazpen-zatian, hau dio:
«– Instrumental sinfonikoa: saxofoia, tronpa, txirula, tronpeta eta biolina.»
Baina hau esan behar du:
«– Instrumental sinfonikoa: biolina, fliskornoa, klarinetea, saxofoia, zeharkako txirula, bonbardinoa, tronpeta, tronboia, perkusioa eta biolontxeloa.»
RSS