
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2613
441/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Tolosaldeko Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua izendapen askez betetzeko deialdia egiten den.
Tolosaldeko ESIko Kudeaketa Klinikoko Unitateko Erizaintzako Gainbegirale lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioari buruzko ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluko hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea erabaki du Zuzendaritza Gerentzia honek, honako oinarrien arabera
OINARRIAK
1.– Parte hartzeko baldintzak.
Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute honako baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:
a) Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko edozein zerbitzu-erakundetan, estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-legepeko kontratudun finkoa izatea eta plaza jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.
b) B1 titulua izatea.
c) Lan-esperientzia: gutxienez, 3 urteko esperientzia B1 lanbide-taldeetako zereginetan.
d) Hizkuntza-eskakizuna: 2. Hizkuntza-eskakizuna eta derrigortasun data 2013ko abenduaren 3a.
e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuko eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Euskara Planeko gainerako betekizunak.
2.– Aintzat hartzeko baldintzak.
a) Azken bost urteetan Lehen Mailako Arretan izandako esperientzia profesionala.
b) Esperientzia eta/edo prestakuntza lehen mailako arretako erizaintzako unitateak planifikatzen eta antolatzen.
c) Esperientzia taldeen antolaketan eta kudeaketan.
d) Bulegotikako eta aplikazio informatiko korporatiboetako (Osabide AP/OGP; SPSS) ezagutzak, lanpostuarekin zerikusia dutenak.
e) Irakaskuntzan eta prestakuntzaren garapenean izandako esperientzia.
f) Ikerketa eta berrikuntza-proiektuen kudeaketan prestakuntza eta esperientzia izatea, bai eta horietan parte hartzea ere.
g) Tolosaldeko ESIan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko memoria-proiektua.
h) Prestakuntza eta/edo esperientzia lidergoan.
i) Interesgarritzat jotzen diren eta lanpostu horretan jarduteari balioa eransten dioten merezimendu guztiak aurkeztu ahal izango dira.
3.– Euskararen ezagutza.
Euskararen erabilera Osakidetzan normalizatzeko den martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak, eta berau garatzen duten arauek, xedatutakoaren arabera baloratuko da.
4.– Eskabideak aurkezteko epea eta modua.
Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko Kudeaketako Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (San Esteban auzoa z.g., 20400 Tolosa). Horretarako, 10 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpen honi dagokion iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako leku eta moduetan ere aurkeztu ahal izango dira eskabideak (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legea).
Interesdunek eskabidea datu pertsonal guztiekin, eta dokumentatutako CVarekin batera, Tolosaldeko ESIko Kudeaketako Zuzendaritzara bidali beharko dute.
Dokumentazioa honelakoa izan behar da:
– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.
– Funtzionario edo estatupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-legepeko kontratudun finkoa dela egiaztatzen duen agiriarena.
– Baldintzak betetzea egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.
– Kontuan hartu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.
– Tolosaldeko ESIan ikerketa eta berrikuntza sustatzeko eta kudeatzeko memoria-proiektua.
Ez da beharrezkoa izango aurreko paragrafoan adierazi den bezala egiaztatzea curriculum vitae aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala egiaztatuta badaude, betiere izangaiak eskabidean horrela dela adierazi baldin badu.
5.– Balorazio Batzordea.
Batzorde bat eratuko da aurkeztutako eskabideak baloratzeko, eta izangaiei jakinaraziko zaie. Batzorde hori honako hauek osatuko dute: Kudeaketako zuzendariak, lehendakari gisa; erizaintzako ondokoa, bokal gisa; eta Langileen teknikariak, idazkari gisa, edo horiek eskuordetzen dituzten pertsonek.
6.– Hautatzeko prozedura.
Inolaz ere ezingo dira baloratu deialdiaren Iragarkia EHAAn argitaratzen den egunean eduki ez diren merezimenduak, ezta eskabideak aurkezteko epea amaitu baino lehen behar bezala aurkeztu eta egiaztatu ez direnak ere.
Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak egitea erabaki ahal izango du. Eginbide horiek izangaiei jakinaraziko zaizkie, eta elkarrizketa pertsonala egitea erabaki ahal izango du, egoki baderitzo.
Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, proposamena osatuko da dagozkion funtzioak esleitzeko. Batzordeak lanpostua hutsik uztea erabaki dezake, aurretik arrazoitutako txostena osatuta, baldin eta hautagaiek eskatutako baldintzak betetzen ez badituzte.
Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak zerrendatuko dira, eta lanpostua beraietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.
7.– Prozedurari amaiera ematen dion Ebazpena.
Hemen hasitako prozeduraren amaiera (lanpostua esleitzea edo hutsik uztea), Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentearen Ebazpenaren bitartez egingo da, eta Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko intraneten eta web-orrian argitaratuko da. Era berean, Iragarki bat argitaratuko da Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Ebazpen horrek ondorioak izango ditu Iragarkia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, bertan besterik xedatu ezean behintzat.
8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Tolosa, 2024ko maiatzaren 14a.
Tolosaldeko ESIko zuzendari-gerentea,
MARÍA LUZ JAUREGUI GARCÍA.
RSS