
105. zk., 2024ko maiatzaren 30a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (126 KB - 5 orri.)
- EPUB (168 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HEZKUNTZA SAILA
2611
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara ematen baitira 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak.
Hezkuntza Saileko Langileak Kudeatzeko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 14ko eta 17ko Ebazpenen bidez, aldatu egin dira bertan agertzen diren pertsonen merezimenduen guztizko puntuazioak, pertsona horiek parte hartzen baitute 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen bidez deitutako aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespenezko prozesuan.
Era berean, aipatutako hautaketa-prozesua arautzen duten deialdiaren oinarriak ikusita, beharrezkoa da kidego eta espezialitate bakoitzeko izangaiak salbuespeneko merezimendu-lehiaketan lortutako guztizko puntuazioen arabera ordenatzea. Horrela, lortu nahi duten kidegoaren espezialitatean deitutako plaza guztien kopuru bera edo txikiagoa duten hautagaiak hautatuko dira.
Beraz, hautatutako izangaien zerrenden antolamendua aldatzeak, kasu batzuetan, zerrendetan agertzen ziren pertsonen posizioa aurreratzea dakar, eta, beste kasu batzuetan, atzeratzea. Era berean, hasieran hautatuak izan ez arren, espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak lortutakoa baino guztizko puntuazio handiagoa aitortu zaien pertsonak sartu behar dira.
Ondorioz, honako hau
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– Aldatzea Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Agindua, zeinaren bidez argitara eman baitziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespeneko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak, eta eranskinean sartzea aparteko merezimendu-lehiaketan parte hartu zuten pertsona hauek, errekurtsoak onetsita hautatuak izan baitira:
Elisa Barrutia Trojaola izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Ingelesa espezialitatean, txanda irekian, 2. hizkuntza-eskakizuna, guztira 9,7000 punturekin.
Espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak 9,0000 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez, Elisa Barrutia Trojaola sartu behar da hautatutako pertsonen zerrendan, Gema Iribarren Arreguiren atzetik (9,7000) eta Xabier Malmasoro Mendizabalen aurretik (9,7000). Posizio hori lortzeko, berdinketa hausteko irizpideak aplikatu dira, deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. atalean ezarritakoak, hautagaiak ordenatzeari buruzkoak.
Jone Etxeandia Unamuno izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Gaztelania eta Literatura espezialitatean, txanda irekian (2. hizkuntza-eskakizuna); guztira, 8,2270 puntu.
Espezialitate horretan hautatutako azken izangaiak 7,9740 puntu lortu zituen guztira, eta, beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez, Jone Etxeandia Unamuno sartu behar da hautatutako pertsonen zerrendan, M.ª Teresa Saenz Lazcano andrearen (8,2750) atzetik eta Nerea Fernández Expósito andrearen (8,2270) aurretik (posizio hori lortzeko, berdinketa hausteko irizpideak aplikatu behar dira, deialdia arautzen duten 7.1. oinarriaren 2. atalean ezarritakoak, hautagaiak ordenatzeari buruzkoak).
Amagoia Etxebarria Bengoetxea izangai hautatu gisa sartzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Euskara eta Literatura espezialitatean, txanda irekian (2. hizkuntza-eskakizuna); guztira, 8,9000 puntu.
Hautatutako azken izangaiak 8,8000 puntu lortu zituen guztira; beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez, Amagoia Etxebarria Bengoetxea hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da, Olatz Zuazo Azpeitiaren atzetik (8,9500) eta Idoia Larrinaga Mandalunizen aurretik (8,9000). Posizio hori lortzeko, deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. atalean ezarritako berdinketak hausteko irizpideak aplikatu behar dira.
Ana Isabel Muñoz Avila izangai hautatu gisa sartzea Maisu/Maistren kidegoko Pegagogia Terapeutikoa espezialitatean, txanda irekian (2. hizkuntza-eskakizuna); guztira, 11,5000 puntu.
Hautatutako azken izangaiak 9,8000 puntu lortu zituen guztira; beraz, puntuazio handiagoa aitortu zaionez, Ana Isabel Muñoz Avila hautatutako pertsonen zerrendan sartu behar da, Nerea Idirin Ruedaren atzetik (11,5000) eta Miren Amaia Huerga Molinuevoren aurretik (11,5000). Posizio hori lortzeko, deialdia arautzen duten 7.1 oinarriaren 2. atalean ezarritako berdinketak hausteko irizpideak aplikatu behar dira.
Bigarrena.– Hezkuntzako sailburuaren 2023ko ekainaren 21eko Aginduaren I. eranskina aldatzea (agindu horren bidez, argitara eman ziren Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko aginduen bidez deitutako iraupen luzeko aldi baterako enplegua egonkortzeko salbuespeneko prozesuan hautatutako izangaien behin betiko zerrendak), onartutako puntuazioari dagokionez, eta, hala badagokio, hautatutako izangaien zerrendako ordena aldatzea, honako kasu hauetan:
Saioa Jaureguizar Ajuriagogeascoak Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Biologia eta Geologia espezialitatean (txanda irekia) lortutako guztizko puntuazioa aldatzea: 10,2760 puntu. Ondorioz, hautatutako pertsonen zerrenda ordenatzea, Saioa Jaureguizar Ajuriagogeascoa Leire Sanz Cestauren atzetik (10,3080) eta Yago Guerreiro Ibañezen aurretik (10,2000) ager dadin.
Galder Larrazabal Gutierrez andreak Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan txanda irekiko eraikuntza-proiektuen bulegoa espezialitatean duen guztizko puntuazioa aldatzea: 7,0410 puntu. Puntuazio txikiagoa aitortzean, hautatutako pertsonen zerrendaren ordena aldatu behar da orain, zerrenda horretan betetzen duen posizioa atzeratuz, eta Iñigo Trojaola Zubizarretaren (7,1940) atzetik eta Juan Luis Cos Cagigalen (7,0000) aurretik hautatu da.
Luis Angel Pulido Morilloren guztizko puntuazioa aldatzea Musika eta Arte Eszenikoko irakasleen kidegoko Musika Hizkuntzaren espezialitatean, txanda irekian. Puntuazio hori 11,5000 puntukoa izango da orain, eta ez du aldaketarik eragingo espezialitatean hautatutako pertsonen zerrendan agertzen den hurrenkeran.
Hirugarrena.– Hamar egun naturaleko epea irekitzea, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, lehenengo ebazpen-zatian adierazitako pertsonek, hau da, hautatutako pertsonen zerrendan dauden izangaiek, Hezkuntzako sailburuaren 2022ko irailaren 22ko eta azaroaren 30eko Aginduen 8.1 oinarrian adierazitako dokumentuak aurkez ditzaten.
Dokumentazioa online aurkeztuko da, https://hezigunea.euskadi.eus/(«Erabiltzailea (NAN/AIZ)» eta «Pasahitza» sartuz) – Tramitagune – «Administrazio-espedienteak: eskabideak, erreklamazio formalak, errekurtsoak» – Gainerako izapideak.
Agindu honen eranskinean, zinpeko aitorpenaren eredua argitaratzen da, bai eta «Hautatuek agiriak entregatzeko» ere. Eredu hori bete eta adierazitako helbidean ere aurkeztu beharko da.
Laugarrena.– Eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenek, edo agiriok aztertuta, deialdiaren 2. oinarrian adierazitako baldintzaren bat betetzen ez dutela ikusten bada, karrerako funtzionario izendatua izateko eskubide guztiak galduko dituzte, hasierako eskabidean faltsukeriak egiteagatik izan lezaketen erantzukizunari kalterik egin gabe. Era berean, eskubide guztiak galduko dituzte azterketa medikoan ez-gaitzat jotzen direnek.
Bosgarrena.– Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango diote interesdunek Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 22a.
Hezkuntzako sailburua,
JOKIN BILDARRATZ SORRON.
RSS