Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

101. zk., 2024ko maiatzaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2504

330/2024 EBAZPENA, maiatzaren 14koa, Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez deialdia egiten den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sarean Erizaintza Ondoko lanpostu bat izendapen askez betetzeko.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Erizaintza Ondoko lanpostua hutsik dago. Hori dela-eta, Euskadiko Antolamendu Sanitarioaren ekainaren 26ko 8/1997 Legearen 28. artikuluaren hirugarren arau komunean, Osakidetzaren lanpostu funtzionalak arautzen dituen uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuan eta azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuan ezartzen denaren arabera, Zuzendaritza Gerentzia honek erabaki du lanpostu hori izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzea, honako oinarrien arabera

OINARRIAK

1.– Parte hartzeko baldintzak.

Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute baldintza hauek betetzen dituztela egiaztatzen dutenek:

a) Osakidetzako edozein zerbitzu-erakundetako langile finkoa izatea (estatutupekoa, funtzionarioa edo lan-kontratuduna) eta lanpostua jabetzan edukitzea B1 lanbide-taldean.

b) B1 lanbide-taldeko (Osasun-Diplomadunak), osasun mentaleko espezialitateko titulazioa edukitzea.

c) Gutxienez 4 urteko lan-esperientzia izatea B1 lanbide-taldean, Osasun Mentaleko erizain espezialista gisa.

d) Hizkuntza-eskakizuna. 2. hizkuntza-eskakizuna (derrigortasun-data: 2023-11-20).

e) Uztailaren 19ko 186/2005 Dekretuaren eta Osakidetzako Euskara Planaren gainerako betebeharrak betetzea.

2.– Aintzat hartuko diren merezimenduak.

– Esperientzia/parte-hartzea eta/edo prestakuntza antolaketan, kudeaketa-ereduetan kalitate erremintak barne, gaitasunen kudeaketa, prestakuntza, erabiltzailearentzako orientazioa... barne.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza ebidentzian eta ikerketan oinarritutako erizaintzan, zainketen kudeaketan.

– Esperientzia eta/edo prestakuntza erizaintzako metodologian eta taxonomietan.

– Osanaia, Osabide Global, E-osabide, Global Clinic eta historia digitalari lotutako beste laguntza-programa batzuen erabileran aditua.

– Esperientzia komunikazioan eta ezagutzaren hedapenean.

– Esperientzia/prestakuntza erakundeak sustatutako taldeen eta proiektuen lidergoan.

– Arlo komunitarioan esperientzia izatea osasun mentalean erabiltzaileari arreta eta orientazioa ematen.

– Ofimatikari (Word, Excel, Access, PowerPoint) eta lanpostuarekin lotutako aplikazio informatibo korporatiboei buruzko ezagutzak.

– Osasun Mentaleko Erizaintzako Proiektuaren Memoria aurkeztea, Batzordeak baloratu ahal izan dezan.

Lanpostu hau betetzeko interesgarria izan daitekeen eta balioa erants dezakeen edozein merezimendu aurkeztu ahal izango da.

3.– Euskararen ezagutza.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuan Euskararen erabilera normalizatzeko martxoaren 18ko 67/2003 Dekretuak eta berau garatzen duten arauek xedatutakoaren arabera egingo da balorazioa.

4.– Eskaerak egiteko epea eta aurkezteko modua.

Interesdunek Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzan aurkeztu beharko dituzte eskabideak (Dr. Begiristain pasealekua 115, Aranzazu Eraikina, Donostia Ospitale Unibertsitarioa, 20014 Donostia). Horretarako, 15 egun balioduneko epea izango dute, Ebazpena EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Halaber, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan ezarritako eran aurkeztu ahalko dira eskaerak.

Interesdunek Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzara bidali behar dute eskabidea (Dr. Begiristain pasealekua 115, Aranzazu Eraikina, Donostia Ospitale Unibertsitarioa, 20014 Donostia), beren datu pertsonal guztiekin eta curriculum vitae dokumentatuarekin batera.

Dokumentazio hau aurkeztu beharko da:

– NANaren, pasaportearen edo gidabaimenaren fotokopia konpultsatua.

– Funtzionario edo estatutupeko langile izendapenaren fotokopia konpultsatua edo, hala badagokio, lan-kontratu finkodun langilea dela egiaztatzen duen agiriarena.

– Baldintzak betetzen dituela egiaztatzen duen dokumentazioaren fotokopia konpultsatua.

– Baloratu beharreko merezimendu guztien fotokopia konpultsatua.

– Memoria-proiektua.

CV aplikazio informatiko korporatiboan behar bezala baliozkotuta dauden alderdiak ez dira ziurtatu behar izango aurreko paragrafoan ageri den moduan; hala ere, eskatzaileak horren berri eman behar du eskaeran.

5.– Balorazio Batzordea.

Batzorde bat eratuko da aurkezten diren eskabideak baloratzeko, eta izangaiei horren berri emango zaie.

Batzordeak, eskabideak baloratu ondoren, eginbide osagarriak gauzatzea erabaki dezake; eta izangaiei horren berri emango die.

Izangaien balorazioa egindakoan, eta berau kontuan hartuta, dagokion izendapena egiteko proposamena aurkeztuko da. Lanpostua hutsik uztea proposatu ahalko du epaimahaiak, betiere aurrez txosten arrazoitua eginez, baldin eta izangaiek ez badituzte betetzen bete beharreko baldintzak.

Akta egingo da Batzordea biltzen den bakoitzean. Bertan, aurkeztutako izangaiak eta gauzatutako eginbide osagarriak (halakorik balego) zerrendatuko dira, eta lanpostua izangai horietako bati esleitzeko edo deialdia bete gabe uzteko kontuan hartutako arrazoiak emango dira.

6.– Hautaketa prozedura.

Ezin izango dira baloratu, inolaz ere, deialdia EHAAn argitaratzen den egunerako eskuratu ez diren merezimenduak, ez eta eskaerak aurkezteko epea amaitu aurretik behar bezala alegatu eta egiaztatu ez direnak ere.

7.– Prozedura amaitzeko ebazpena.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearen ebazpen baten bidez amaituko da honen bidez hasitako prozedura (lanpostua esleitzea edo betetzeke uztea). Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Osakidetzaren intranetean eta webgune korporatiboan argitaratuko da.

Ebazpen horrek EHAAn argitaratzen den egunetik aurrera, izango ditu ondorioak, bertan besterik xedatu ezean.

8.– Ebazpen honen aurkako errekurtsoak.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko maiatzaren 14a.

Gipuzkoako Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ANDREA GABILONDO CUELLAR.


Azterketa dokumentala