
96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 3 orri.)
- EPUB (116 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2356
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 2koa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez jendaurrean jartzen baita Indarberri SL sustatzaileak aurkeztutako aurretiazko administrazio-baimenaren eskaera, proiektu hau aldatzeko: «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoa (49,980 MW) eta haren ebakuazio-azpiegiturak, Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia udal-mugarteetan (Araba).
Energia elektrikoko instalazioen garraio-, banaketa-, merkaturatze- eta hornidura-jarduerak eta baimen-prozedurak arautzen dituen martxoaren 31ko 48/2020 Dekretuaren 10. artikuluan eta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 53,1. artikuluan aurreikusitako ondoreetarako, jendaurrean jartzen da «Vitoria Solar 1» instalazio fotovoltaikoaren eta hari lotutako azpiegituren eraikuntza-proiektua, jatorrizko proiektuarekiko aldaketak barne.
Espedientea: 01-GE-Y-2024-00006.
«Vitoria Solar 1» instalazio fotovoltaikoak eta haren ebakuazio-azpiegiturek aldeko ingurumen-inpaktuaren adierazpena (IIA) jaso zuten, ebazpen honen bitartez: Ebazpena, 2023ko irailaren 15ekoa, Ingurumenaren Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren zuzendariarena, zeinaren bidez formulatzen baita Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundiako (Araba) udal-mugarteetako «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren ingurumen-inpaktuaren adierazpena; sustatzailea Indarberri SL da. (2023ko urriaren 31ko EHAA, 208. zk.). Halaber, aurretiazko administrazio-baimena (AAP) jaso zuen, beste ebazpen honen birtartez: Ebazpena, 2023ko azaroaren 30ekoa, Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkariarena, zeinaren bidez aurretiazko administrazio-baimena ematen zaion Indarberri SL enpresak sustatutako «Vitoria Solar 1» eguzki-instalazio fotovoltaikoaren proiektuari, Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundiako udal-mugarteetan (Araba). (2024ko urtarrilaren 15eko EHAA, 11. zk.).
Proiektu horri, IIA eta AAP lortu ondoren, aldaketa hauek egin zaizkio:
– Eguzki-instalazio fotovoltaikoa aldatzea, IIAren baldintzak eta Noryeste ureztatzaileen komunitateak zehaztutako baldintzak betetzeko.
– SET Promotores Vitoria 220 kV azpiestazioa lekuz aldatzea.
– SET Promotores Vitoria 220kV azpiestaziorainoko 30 kV-ko ebakuazio-linearen trazadura aldatzea; azpiestazio hori sustatzaile beraren «Vitoria Solar 2» proiektuarekin eta zenbait sustatzaileren beste proiektu batzuekin partekatua da.
– 220kV-ko ebakuazio-linearen trazadura aldatzea; linea hori sustatzaile beraren «Vitoria Solar 2» proiektuarekin eta zenbait sustatzaileren beste proiektu batzuekin partekatua da. Era berean, hura lurperatzea aurreikusten da.
– Neurketa-esparru bat gehitzea.
Eskabidearekin batera, eskatzaileak dokumentu bat aurkeztu zuen, Vitoria Solar 1 eta Vitoria Solar 2 eguzki-instalazio fotovoltaikoen eta Vitoria 220 kV-ko lotunearen ebakuazio-azpiegituren proiektuaren funtsezkoa ez den aldaketaren ingurumen-txostena. Ingurumen-organoak txosten hori aztertuta, erabaki zuen egindako aldaketak ez direla iristen Ingurumen-ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 7.2.c) artikuluan ezarritako atalaseetara, ez eta Euskadiko Ingurumen Administrazioaren abenduaren 9ko 10/2021 Legearen II.E eranskineko 4. apartatuan adierazitako mugatara ere.
«Vitoria Solar 1» proiektuak instalazio hauek ditu:
– Eguzki-instalazio fotovoltaikoa, 13 eremu hesitu dituena, Arratzua-Ubarrundiako udal-mugartean, 60 ha-ko azalerakoa; elementu hauek osatzen dute:
a) 90.048 panel, 555 Wp-koak, guztira 49,98 MWp-ko puntako potentzia dutenak.
b) 3.437 kVA-ko 14 inbertsore, guztira 48,12 MW-ko potentzia instalatua dutenak.
c) Zazpi 0,6/30 kV transformazio-zentro, 7,2 MVA-koak.
d) Ebaketa-zentro bat, 30 kV-koa, instalazioko poligonalean.
e) Transformazio-zentroek elkarrekin eta ebaketa-zentroarekin bat egiten dute, zangaren azpian zuzenean lurperatutako 30 kV-ko 3 barne-zirkuituren bidez; Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteizko udal-mugarteei eragiten diete.
– 30 kV-ko linea elektrikoa, instalazio fotovoltaikoan dagoen 30 kV-ko ebaketa-zentroa eta 220/30 kV-ko Promotores Vitoria azpiestazioa (berrian berri eraikia) elkarri lotzeko.– Lineak lurpeko ibilbidea du, Arratzua-Ubarrundia eta Vitoria-Gasteizko udal-mugarteetan zehar (Araba).
– SET Promotores Vitoria 220 kV azpiestazioa, «Vitoria Solar 2» proiektuarekin partekatua (sustatzaile berarena). Aire zabaleko parke bat du, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean; bertan instalatuko dira potentzia-transformadorea, 220 kV-ko linearen irteera-atariak eta AIS teknologia duten 30 kV-ko eta 220 kV-ko gainerako elementuak, eta eraikin prefabrikatu bat, zeinean jarriko baitira zerbitzu osagarrien sistema elektrikoen, neurketa-sistemen eta kontrol-sistemen armairuak, bai eta operazio-bulegoak eta biltegia ere.
220 kV-ko linearen irteera-atariak posizio bat du energia berriztagarria sortzeko hainbat proiektutarako –proiektu horiek ez dira espediente honen xede–, eta haiekin partekatzen ditu honako parke hauei dagozkien ebakuazio-azpiegiturak: «Luna, Kaede, Kodama, Makami, Kaminari, Kairi, Amikiri, Delfino, Fukei, Cadmo, Belerofonte eta Kyoko parke eolikoak eta Zaragozako, Nafarroako eta Arabako haien ebakuazio-azpiegiturak»; Forestalia taldearen Energía Inagotable de Luna SL, Energía Inagotable de Kaede SL, Energía Inagotable de Kodama SL, Energía Inagotable de Makami SL, Energía Inagotable de Kaminari SL, Energía Inagotable de Kairi SL, Energía Inagotable de Amikiri SL, Energía Inagotable de Delfino SL, Energía Inagotable de Fukei SL, Energía Inagotable de Cadmo SL, Energía Inagotable de Belerofonte SL eta Energía Inagotable de Kyoko SL dira parke horien sustatzaileak.
– 220 kV-ko lurpeko linea, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean, 643,95 metroko luzerakoa; lurpeko linea hori sustatzaile beraren «Vitoria Solar 2» proiektuarekin eta zenbait sustatzaileren beste proiektu batzuekin partekatua da (proiektuok aurreko puntuan adierazita daude) eta, hain zuzen, proiektu horiekin partekatzen du ebakuazio-azpiegitura. Bi tartez osatua dago:
a) 1. tartea: SET Promotores Vitoria 220kV azpiestazioaren kanpoko terminalen eta neurketa-esparruaren kanpoko terminalen artean, 339,91 m luze.
b) 2. tartea: neurketa-esparruaren kanpoko terminalen eta SET Vitoria 220 kV azpiestazioaren artean, 304,04 m luze.
– Neurketa-esparrua, sustatzaile beraren «Vitoria Solar 2» proiektuarekin eta hainbat sustatzaile proiektuekin partekatua (gorago aipatu dira proiektu horiek). Ebakuazio-azpiegitura partekatzen du proiektu horiekin, eta 220 kV-ko neurketa-sistema eta instalazio osagarriak ditu. Solairu bakarreko eraikin bat izango da, hormigoizko panel prefabrikatuak erabiliz eraikia, Vitoria-Gasteizko udal-mugartean.
– Xedea: energia elektrikoa sortzea eguzki-energia fotovoltaikoaren teknologia berriztagarriaren bidez (b1.1).
– Eskatzailea: Indarberri S.L.
– Eskabidearen xedea: hasiera batean baimendutako proiektuari aldaketak egiteko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena.
– Eraginpeko udal-mugarteak: Vitoria-Gasteiz eta Arratzua-Ubarrundia
– Energia garraio-sarera ebakuatzeko tokia: «Vitoria» 220 kV-ko azpiestazioa, Red Eléctrica de España SArena. Sarbide-baimena: 2021eko otsailaren 17a.
– Eguzki-instalazio fotovoltaikoaren aurrekontua: 14.041.778,42 euro.
– 30 kV-ko ebakuazio-linearen aurrekontua: 297.454,55 euro.
– SET Promotores Vitoria 220 kV azpiestazioaren aurrekontua: 3.768.163,49 euro.
– 220 kV-ko ebakuazio-linearen aurrekontua: 764.565,89 euro.
– Neurketa-esparruaren aurrekontua: 360.266,00 euro.
Proiektu hau eraikitzeko aurretiazko administrazio-baimena eta eraikitzeko administrazio-baimena Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzaren eskumena da.
Jendaurrean jartzen da, interesdunek eta herritarrek dokumentazioa aztertzeko aukera izan dezaten Industria Administrazioko Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2, Vitoria-Gasteiz) eta Interneteko www.euskadi.eus web-orrialdean, Energia eta Meategiak/Energia ataleko Proiektuei buruzko Informazio Publikoa azpiatalean (https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/energia-meategiak/hasiera/), eta egokitzat jotzen dituzten alegazioak aurkez ditzaten. 20 eguneko epea egongo da horretarako, iragarki hau argitaratzen den egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.
Industria Administrazioko Arabako lurralde-ordezkaria,
PEDRO RODRIGUEZ DIAZ.
RSS