
96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (133 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2355
IRAGARKIA, 2024ko maiatzaren 7koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, dirua itzultzeko prozedura hastea erabaki dela jakinarazten duena (Gizarte Segurantzari dagozkion 2023ko kuoten deialdia).
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Laneratzea Aktibatzeko zuzendariak dirua itzultzeko prozedura hastea erabaki du, Lan eta Gizarte Segurantza Ministerioaren 1994ko apirilaren 13ko Aginduan aurreikusitako laguntzen babesean (laguntza horiek Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuotak dira). Dirulaguntzak finantzatzeko baliabideak, hain zuzen, erakunde autonomo honen Administrazio Kontseiluak 2023ko martxoaren 8ko bilkuran hartutako erabakiaren bidez esleitu dira (2023ko martxoaren 15eko EHAA).
Ezinezkoa izan da itzultzen hasteko erabaki hori jakinaraztea, eta, horrenbestez, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.
Interesdunak 15 egun balioduneko epea izango du, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, zuzenbidearen arabera egoki dena aurkeztu eta alegatzeko Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritzan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz), zuzenean edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 16.4 artikuluan aurreikusitako edozein bitarteko erabilita. Era berean, ohartarazten da, horrela egin ezean prozedurari amaiera emango zaiola; horretarako ebazpena emango da, eta bertan, ez-betetzea egin dela erabakitzen bada, orain arte jasotako zenbatekoak itzultzeko betebeharra ezarri ahal izango da.
Horretarako, jakinarazten da itzultzeko prozedura hasteko erabakiaren testu osoa eskuragarri dagoela Lanbideren Zerbitzu Zentraletan (Jose Atxotegi kalea 1, 01009 Vitoria-Gasteiz).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun geratzeko argitaratzen da hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 7a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS