Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2352

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, agindua ematen duena argitaratzeko master honen ikasketa plana: «Unibertsitate Masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus / Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources – MER». Masterra unibertsitate hauek ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Universidade dos Açores (Portugal), University of Southampton (Erresuma Batua), Université de Bordeaux (Frantzia) eta Université de Liège (Belgika).

Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa plana egiaztatu du, 822/2021 Errege Dekretuaren 26. artikuluak eta zortzigarren xedapen gehigarriak ezarritakoarekin bat; Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena ere badu (2023ko abuztuaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria), eta tituluak izaera ofiziala eskuratu zuen Ministroen Kontseiluak 2023ko urriaren 17an hartutako erabakiaren bidez (2023ko urriaren 30ean Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako erabakia).

Errektorego honek, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau

EBATZI DU:

Agindua ematea argitaratzeko ondoren aipatzen den masterraren ikasketa plan bateratua, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan: «Unibertsitate Masterra: Itsas Ingurumena eta Baliabideak Erasmus Mundus / Erasmus Mundus Master of Science in Marine Environment and Resources – MER». Masterra unibertsitate hauek ematen dute: Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea, Universidad dos Açores (Portugal), University of Southampton (Erresuma Batua), Université de Bordeaux (Frantzia) eta Université de Liège (Belgika).

Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskuordetzaz (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA)

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala