Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2351

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko «Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik» unibertsitate masterraren ikasketa planaren aldaketa argitaratzeko agindua emateko dena.

Unibertsitateko irakaskuntzen antolamendua eta haien kalitatea bermatzeko prozedura ezartzen dituen irailaren 28ko 822/2021 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorrita, «Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik» unibertsitate masterraren titulu ofiziala lortzera zuzendutako ikasketa planaren aldaketa behin ebatzita (2011ko martxoaren 16ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako ikasketa plana, eta 2015eko martxoaren 26ko Estatuko Buletin Ofizialean argitaratutako zuzenketa), eta Gradu eta Masterreko titulazio ofizialak egiaztatzeko-baimentzeko, jarraipena egiteko, aldatzeko eta akreditatzeko Gidako 3. atalean adierazitako prozedurari jarraiki (Unibasq-Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren Aholku Batzordeak 2023ko ekainaren 14an onartua), honako hau

EBAZTEN DUT:

Agindua ematea argitara dadin Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko «Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta Internazionalizazioaren Ikuspegitik» unibertsitate masterraren ikasketa planaren aldaketa, ebazpen honen eranskinean jasota dagoen moduan. Ebazpen honen bidez aldatzen den ikasketa plana 2011ko abuztuaren 18ko Estatuko Buletin Ofizialean eta 2011ko irailaren 26ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2011ko maiatzaren 31ko Ebazpenaren bidez.

Ikasketa planaren aldaketak ondorioak izango ditu 2023-2024 ikasturtetik aurrera.

Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Eskuordetzaz (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).

Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko errektoreordea,

MONTSERRAT MARITXALAR ANGLADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala