
96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 3 orri.)
- EPUB (201 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2350
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko errektorea, agindua emateko argitaratzeko ondoko ikasketen ikasketa plana: «Unibertsitate Masterra: Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.
Unibertsitateen Kontseiluak ikasketa planaren egiaztapena lortu duelarik, UNIBASQ Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziaren aldeko txostena jaso ondoren, Euskal Autonomia Erkidegoaren baimena (2023ko abuztuaren 11ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) eta tituluaren ofizialtasuna 2023ko urriaren 17ko Ministro Kontseiluaren Erabakiaz ezarri dela aintzat hartuta (2023ko urriaren 30eko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua).
Errektorego honek, Unibertsitate Sistemari buruzko martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoaren 8. artikuluan eta 822/2021 Errege Dekretuaren 27.4 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, honako hau
EBATZI DU:
Agindua ematea ondoko titulua lortzera bideratutako ikasketen ikasketa plan argitaratzeko, ebazpen honen eranskinean jasotakoa: «Unibertsitate Masterra: Filosofia: Zientzia, Gizartea, Teknologia», Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateak antolatua.
Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.
Errektorea,
EVA FERREIRA GARCÍA.
Eskumenak eskuordetuta (2021eko urtarrilaren 28ko Ebazpena, 2021-02-12ko EHAA).
Graduondokoaren eta Etengabeko Prestakuntzaren arloko Errekotoreordea,
MONTSE MARITXALAR ANGLADA.
RSS