Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2024ko maiatzaren 17a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2346

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 13koa, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen baita. Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduaren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egin zen, 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariaren ebazpen bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuak 14. artikuluan xedatutakoa betez, eskatutako laguntzak esleitu dira.

Bada, onuradunei ebazpenak jakinarazi ondoren, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.2.2. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorrita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 16ko Aginduan aurreikusitako laguntzen onuradunen zerrenda (ebazpen honen eranskinean jasota dago). Agindu horren bidez, nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzetarako deialdia egiten da, 2023. ekitaldirako, martxoaren 24ko 45/2020 Dekretuan aurreikusitakoari jarraituz.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 13a.

Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,

JONE MIREN FERNÁNDEZ LANDA.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala