
94. zk., 2024ko maiatzaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
OSASUN SAILA
2296
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 18koa, Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordearena, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen osaera aldatzen duena.
2007ko maiatzaren 22ko 88/2007 Dekretuaren bidez (ekainaren 13ko EHAA, 113. zenbakia), Sendagaien Ebaluazio eta Informazio Batzordeen Sarea eratu zen; sare horren barruan dago, hain zuzen ere, Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordea.
Osasuneko sailburuordearen 2007ko urriaren 9ko Ebazpenaren bidez (azaroaren 23ko EHAA, 226. zenbakia), Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordearen kideak izendatu ziren.
Batzorde horren osaeran aldaketa batzuk gertatu direnez, 88/2007 Dekretuaren 5. artikuluarekin bat etorriz, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hau kentzea:
Mónica Martínez Cengotitabengoa andrea. Farmazian lizentziaduna.
Bigarrena.– Informazio Farmakoterapeutikorako Batzordeko kide hau izendatzea:
Jesús Fernández de Mendiola jauna. Medikuntza eta Kirurgia Orokorrean lizentziaduna. Komunitate eta Familiako Medikuntzan espezialista.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.
Administrazio eta Finantzaketa Sanitarioko sailburuordea,
NEREA URIEN AZPITARTE.