Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2024ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
2285

902/2024 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Arantza Altuna Gandarias andrea hautatzen baita Santa Marina Ospitaleko Pertsonen Zuzendaria lanpostua betetzeko.

Aztertua izan da Santa Marina Ospitaleko Pertsonen Zuzendaria lanpostua betetzeko deialdia. Deialdi hori Zuzendaritza Nagusiaren 2024ko martxoaren 15eko 671/2024 Ebazpenaren bidez argitaratu zen, apirilaren 4ko EHAAn (66. zk.).

Eskabideak aurkezteko epea amaitu da eta lanpostu horretan jarduteko hautagaiek aurkeztu dituzten agiriak aztertu dira. Haien baldintza profesionalak jasotako merezimenduen arabera baloratu dira.

Aurkeztutako agiriak ikusita, Arantza Altuna Gandarias andrea deialdiko lanposturako aproposa dela eta bertan jarduteko trebakuntza egokia duela ikusi da.

Hori guztia dela-eta, Zuzendaritza Nagusiak honako hau

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Arantza Altuna Gandarias andrea Santa Marina Ospitaleko Pertsonen zuzendari izendatzea.

Bigarrena.– Izendapen horrek 2024ko maiatzaren 1etik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

MARÍA ROSA PÉREZ ESQUERDO.


Azterketa dokumentala