Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

94. zk., 2024ko maiatzaren 15a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LAN ETA ENPLEGU SAILA
2283

AGINDUA, 2024ko maiatzaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Lan eta Enplegu Sailean behin-behineko langileak izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluak eta Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko den lehendakariaren apirilaren 26ko 16/2024 Dekretuaren 2. artikuluak ematen dizkidaten eskumenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak emandako txostenaren arabera, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Julia Hernández Valles andrea teknologia berrien eta informazioaren gizartearen kontuetarako aholkulari izendatzea, Lan eta Enplegu Sailean (kodea: 5260; dotazioa: 3; maila: zuzendaria).

Bigarrena.– Egin beharreko zereginak aholkularitzako lanpostu baten berezkoak eta Lan eta Enplegu Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko berariazkoak izango dira.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko apirilaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan erreboka daiteke.

Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.

Lehendakariaren apirilaren 26ko 16/2024 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala