![Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria](/appcont/servibopvi/images/bopv_anuncio_e.png)
94. zk., 2024ko maiatzaren 15a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (120 KB - 1 orri.)
- EPUB (106 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2282
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 2koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, Lan eta Enplegu Sailean behin-behineko langile bat izendatzeko dena.
Eman zaizkidan ahalmenak baliatuz –halaxe baitago jasota, batetik, Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan eta, bestetik, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko lehendakariak 2024ko apirilaren 26an emandako 16/2024 Dekretuaren 2. artikuluan– Funtzio Publikoko Zuzendaritzak egindako txostenarekin bat etorriz eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Alfonso García Alonso jauna Legebiltzarrarekiko Harremanetarako aholkulari izendatzea, Lan eta Enplegu Sailean (kodea: 5292; dotazioa: 1, zuzendari mailarekin).
Bigarrena.– Aholkularitzako lanpostu baten berezko zereginak bete beharko ditu, bai eta Lan eta Enpleguko Sailaren barnean atxikita dagoen alorreko zeregin espezifikoak ere.
Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, baldin eta horretarako legez eskatzen diren eskakizunak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1, 5.1 edo 5.2 artikuluetan bildutako aurreikuspen guztiak edo haietako zenbait aplika dakizkion.
Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko apirilaren 30etik aurrera izango ditu ondorio ekonomikoak eta administratiboak.
Era berean, agindu honen bidez ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki azkenduta geratuko da, izendapena egiten duen organoaren titularrak kargua uzten duenean. Dena den, izendapena edozein unetan indargabetu daiteke.
Bosgarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.
Lehendakariaren apirilaren 26ko 16/2024 Dekretuaren 2. artikuluaren arabera.
Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,
JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.