Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
2227

AGINDUA, 2024ko apirilaren 25ekoa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita agindu hau: Agindua, 2024ko apirilaren 16koa, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza-programa arautzekoa eta 2024ko ekitaldirako deialdia egitekoa (MEC).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Aipatutakoen moduko hutsa atzeman da agindu honen argitalpenean: Agindua, 2024ko apirilaren 16koa, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuarena, merkataritza-establezimenduak eta merkataritza-jarduerarekin lotutako zenbait zerbitzu modernizatzeko laguntza–programa arautzekoa eta 2024ko ekitaldirako deialdia egitekoa (2024ko apirilaren 23ko EHAA, 1950 zenbakia), zuzendu egiten da.

Euskarazko argitalpenaren 8. oinarriko 1. puntuko e) idatz-zatian, 2024/1950 (31/8) orrialdean, honela dioen tokian:

«e) Establezimenduaren jarduera nagusiari lotutako makineria erosi, instalatu eta muntatzea».

Honela esan behar du:

«e) Establezimenduaren jarduera nagusiari lotutako makineria eta altzariak erosi, instalatu eta muntatzea».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 25a.

Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburua,

JAVIER HURTADO DOMÍNGUEZ.


Azterketa dokumentala