
91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (165 KB - 3 orri.)
- EPUB (178 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2225
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 26koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko abenduaren 29ko Agindua ebazten duena. Agindu horren bidez, Ikertalent Programaren laguntzen onuradunen destino-zentro izango diren entitate laguntzaileak hautatzeko 2024ko deialdia egin zen.
2021eko martxoaren 31n argitaratu zen martxoaren 23ko 115/2021 Dekretua, zeinaren bidez, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak eta teknologoak prestatzeko laguntzak arautzen baitira (Ikertalent programa).
Programaren prestakuntza-jarduerei dagozkien I+G+b proiektuak atxikitze-zentroetan egingo dira, eta zentro horiek zuzenbide publikoaren zein zuzenbide pribatuaren mende egon daitezke.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuak, 2023ko abenduaren 29ko Aginduaren bidez, norgehiagoka prozedura deitu du Ikertalent programaren 2024ko deialdian entitate laguntzaile izango direnak hautatzeko, hots laguntzen onuradunen destino-zentro izango diren entitateak hautatzeko.
Prozedura horren bidez, zuzenbide pribatuaren mendeko entitateak hautatuko dira nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak prestatzeko 9 laguntzen (doktoretza aurreko bekak) eta teknologoak prestatzeko 10 laguntzen destino-zentro gisa atxikitzeko. Martxoaren 23ko 115/2021 Dekretuan araututa daude laguntza horiek.
Xedatutakoarekin bat, eskabideak ebaluatzeko eratu den Hautaketa Batzordeak bere proposamena igorri dio Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariari; Aginduan ezarritako balorazio-irizpideak aintzat hartuta landutako proposamena baita.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ebazpen honen I. eranskinean jaso diren zuzenbide pribatuaren mendeko entitate laguntzaileen hautaketa onartzea, hain zuzen, nekazaritza, arrantza eta elikaduraren sektoreko arlo zientifiko-teknologikoan eta enpresa-arloan ikertzaileak prestatzeko 9 laguntzen (doktoregoaren aurreko bekak) eta teknologoak prestatzeko 10 laguntzen destino-zentro izango diren entitateen hautaketa (Ikertalent programaren 2024ko deialdia).
Bigarrena.– Ebazpen honen I. eranskinean zerrendatu dira hautatutako proiektuen deskribapena eta destino-zentroak.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko zaio Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeari hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, horrela ezartzen baitu Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legeak 121. eta 122. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 26a.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
RAÚL PÉREZ IRACHETA.
RSS