
91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (111 KB - 2 orri.)
- EPUB (129 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN, JASANGARRITASUN ETA INGURUMEN SAILA
2224
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 24koa, Arrantza eta Akuikulturako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldian emandako dirulaguntzen onuradunen zerrenda, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 23ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2023ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 23ko Aginduaren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2023ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten (2023ko ekainaren 8ko EHAA, 108. zk.).
Agindu horren eranskineko 10. oinarriko zazpigarren atalean adierazten denez, prozeduraren ebazpena, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Argitara ematea, jende guztiak jakin dezan, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2023ko maiatzaren 23ko Aginduan ezarritako esparruaren barruan emandako laguntzen onuradunen zerrenda, ebazpen honen eranskinean jasota dagoena. Agindu horren bidez ezarri ziren Itsasoratu Programako oinarri arautzaileak eta egin zen, arrantza-enpresei zuzenduta, minimis-araubidean jasotako 2023ko laguntza-deialdia, ikasleek arrantza-ontzietan prestakuntza-egonaldiak egiteko aukera izan zezaten.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 24a.
Arrantza eta Akuikulturako zuzendaria,
LEANDRO AZCUE MUGICA.
RSS