
91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (100 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2220
AGINDUA, 2024ko maiatzaren 2koa, Ekonomia eta Ogasuneko sailburuarena, Ekonomia eta Ogasun Sailean goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia ebazten duena.
Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta bat etorriz Ekonomia eta Ogasun Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen aske bidez betetzeko deialdia egiteko Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2024ko martxoaren 21eko Aginduak (2024ko apirilaren 21eko EHAA) laugarren oinarrian xedatutakoarekin
HAU XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Bete gabe uztea Ekonomia eta Ogasun Saileko Kohesio Politikaren eta Europako Funtsen Zuzendaritzako goi-kargudun baten idazkariaren lanpostu bat (520010 kodea eta 210. dotazioa) betetzeko deialdia.
Bigarrena.– Agindu honek 2024ko maiatzaren 2tik aurrera izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hilabete igaro baino lehen; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik bi hil igaro baino lehen.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko maiatzaren 2a.
Ekonomia eta Ogasuneko sailburua,
PEDRO MARÍA AZPIAZU URIARTE.
RSS