
91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (103 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2216
EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita José Antonio Iribarren Loyarte jaunak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 14ko Ebazpenak (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Medikuntza» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.
Errektore honek ebatzi du José Antonio Iribarren Loyarte jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zk.: ***0153**. Kodea: AGVC6L1 – D00084-2. Jakintza arloa: Medikuntza. Saila: Medikuntza. Ikastegia: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea (Donostiako Unibertsitate Ospitalea). Hizkuntz eskakizuna: Elebakarra. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Patologia eta Klinika Medikoa II» «Gidaritzapeko Praktika Txandakatuak».
Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.
Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.
Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS