Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

91. zk., 2024ko maiatzaren 10a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2214

EBAZPENA, 2024ko maiatzaren 2koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, non argitaratzen baita Miren Aguirre Arrese andreak gainditu egin duela 2023ko abenduaren 1eko Ebazpenak (2023ko abenduaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) dei egindako hautapen prozesua, «Ingeniaritza Kimikoa» jakintza arloan irakasle agregatu plaza bat betetzeko.

Errektore honek ebatzi du Miren Aguirre Arrese andrea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle agregatu gisa kontrata dadila. NAN zkia.: ***7363**. Kodea: AGC8L1 – D00221-18. Jakintza arloa: Ingeniaritza Kimikoa. Saila: Kimika Aplikatua. Ikastegia: Kimika Fakultatea. Hizkuntz eskakizuna: elebiduna. Arduraldia: osoa. Burutu beharreko zereginak: «Polimerazio Prozesuak Industrian».

Proposatutako lehiakideak 20 lanegunen epea izango du, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta bigarren egunetik hasita, dagokion lan kontratuaren formalizazio guztiak gauzatzeko.

Leioa, 2024ko maiatzaren 2a.

Errektorea.
Eskumenak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA)

Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,

FEDERICO RECART BARAÑANO.


Azterketa dokumentala