
89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (115 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
HEZKUNTZA SAILA
2177
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Sekzioan bideratutako 135/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea –135/2024 prozedura arrunta– bidaltzeko agindu du Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 2. Atalak. Errekurtsoa, 2023ko abenduaren 20ko, Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren aurkakoa da, eta agindu horretan ezartzen dira EAEko Hezkuntza Sailaren mendeko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe publikoetan eta itunpeko ikastetxe pribatuetan 2024-2025 ikasturtean izena emateko eskabideak aurkezteko egutegi komuna eta onartzeko epea, bai eta ikastetxe horietan ikasleak onartzeko jarraibideak ere.
Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan agindutakoa betez, prozedura horretan interesa duten pertsonak epatzen dira, egoki iritziz gero, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salako 2. Atalean ager daitezen eta aipatutako prozeduran alderdi gisa pertsonatu daitezen. Bederatzi eguneko epea izango dute horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 19a.
Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,
ENEKO GOENAGA EGIBAR.
RSS