
89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 2 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
EKONOMIA ETA OGASUN SAILA
2176
IRAGARKIA, LEA/AVC 616/2022 espedientea ebazten duen Lehiaren Euskal Kontseiluaren 2023ko urriaren 5eko Ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Interesduna Lehiaren Euskal Agintaritzaren egoitzan agertu ahal izango da (Ertzilla kalea 4, 2. solairua, 48009 Bilbao), ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko.
Ebazpenaren aurka ezin da errekurtsorik aurkeztu administrazio-bidean. Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da hau, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2024ko apirilaren 22a.
Lehiaren Euskal Agintaritzaren Kontseiluko idazkaria,
JOSU AGUIRRE GOITIA.
RSS