Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GOBERNANTZA PUBLIKO ETA AUTOGOBERNU SAILA
2174

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 50/2024 prozedura arruntean interesa duten pertsonak.

Funtzio Publikoko zuzendariak agindu du Vitoria-Gasteizko Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzeko prozedura horri buruzko espedientea:

50/2024 prozedura arrunta. Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren Agindua, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 17ko Aginduaren aurka aurkeztu den berraztertzeko errekurtsoa ezesten duena; azken agindu horren bidez, hain zuzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko lan-kontratuko langileen hitzarmeneko lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetan enplegu publikoa finkatzeko prozesu bereziak eta enplegu publikoa finkatzeko salbuespenezko prozesuetarako deialdia egiten da.

Beraz, Jurisdikzio Soziala arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legearen 151. artikuluan eta azken xedapenetako laugarrenean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluari lotuta, xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenak epatzen dira, bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, Vitoria-Gasteizko Lan arloko 1 zenbakiko Epaitegian.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 23a.

Funtzio Publikoko zuzendaria,

JUAN M.ª BARASORDA GOICOECHEA.


Azterketa dokumentala