Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
2170

IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 157/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.

Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea honako prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:

157/2024 prozedura laburtua; horren bidez, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2024ko urtarrilaren 24ko Ebazpena errekurritu da. Ebazpen horrek ezetsi egin du Ertzaintzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko urriaren 30eko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen honen bidez onartu ziren 2023ko uztailaren 26ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran onartutako eta baztertutako pertsonen behin betiko zerrenda, merezimenduen behin betiko balorazioa eta esleipenak.

Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 19a.

Giza Baliabideen zuzendaria,

IZASKUN URIEN AZPITARTE.


Azterketa dokumentala