
89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (140 KB - 4 orri.)
- EPUB (256 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LAN ETA ENPLEGU SAILA
2165
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 22koa, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitaratzen baita Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.
Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, eta bat etorriz Dirulaguntzen Araubidea Erregulatzeko abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26.2 artikuluan xedatutakoarekin, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuarekin lankidetzan lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdia onartu zuen Lanbide organismo autonomoaren Administrazio Kontseiluak, 2023ko ekainaren 27an egindako bileran (2023ko uztailaren 1eko EHAAn argitaratua, 167. zenbakia). Bada, laguntza-deialdi horren 18.7 artikuluaren arabera, prozeduraren ebazpena Lanbideren web-orrian argitaratzeaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, deialdi horren bidez emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda argitaratuko da, horietako bakoitzak jasotako diru-zenbatekoak adierazita.
Horrenbestez, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea EAEko lanbide-orientazioko ekintzak eta zerbitzuak garatzeko 2023-2025 aldiko laguntza-deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda. Ebazpen honen I. eta II. eranskinetan dagoen zerrenda horretan adierazten dira espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa.
Bigarrena.– Berariaz jakinaraztea Europako Gizarte Funtsak ere finantzatzen dituela deialdi honen babespean diruz laguntzen diren jarduketak, EAEko 2021-2027 EGIF Programa Operatiboaren barruan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 22a.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusia,
FRANCISCO PEDRAZA MORENO.
RSS