
89. zk., 2024ko maiatzaren 8a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (122 KB - 1 orri.)
- EPUB (113 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
2161
EBAZPENA, 2024ko apirilaren 30ekoa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearena, lehiakide bat Unibertsitateko Katedradun izendatzeko dena. Unibertsitateko irakasleen kidegoetako funtzionarioaren plaza hori betetzeko lehiaketarako deia 2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez egin zen (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA).
2023ko azaroaren 17ko Ebazpenaren bidez (2023-11-27ko BOE eta 2023-12-04ko EHAA) argitara emandako lehiaketa epaitu behar duen batzordearen proposamena ikusita, eta proposatutako lehiakideak deialdian aipatutako dokumentuak aurkeztu ondoren (deialdiko 9. oinarria), errektoreak ondoren zehazten den izendapena egitea ebatzi du, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak emandako ahalmenez baliatuta, baita lege horrekin bat datozen xedapenek emandakoez ere:
Jesús María Casquete Badallo jauna (NIE: ***8595**) Unibertsitateko katedradun izendatzea; jakintza arloa: «Gizarte Pentsamenduaren eta Mugimendu Sozial eta Politikoen Historia»; Kodea: CUC8/1 – D00330-8, Saila: «Zuzenbide Publikoa eta Zientzia Historiko-Juridikoak eta Pentsamendu Politikoa»; Ikastegia: Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea; Hizkuntz eskakizuna: Elebiduna; Arduraldia: osoa; Egin beharreko irakaslanak eta ikerlanak: «Pentsamendu Politikoaren Historia».
Izendatutako lehiakideak 20 laneguneko epea izango du, ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den bigarren egunetik hasita, plaza horren jabe egiteko.
Leioa, 2024ko apirilaren 30a.
Errektorea.
Eginkizunak eskuordetuta (Ebazpena, 2021eko urtarrilaren 28koa, errektorearena, 2021-02-12ko EHAA).
Irakasle-ikertzaileen arloko errektoreordea,
FEDERICO RECART BARAÑANO.
RSS