Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2024ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

URΑREN EUSKΑL ΑGENTZIΑ
2053

IRΑGΑRKIΑ, uren aprobetxamendurako emakida bat ematen duen ebazpenean egindako akatsen zuzenketa interesdunei jakinarazteko dena.

Jabari Publiko Hidraulikoa Kudeatzeko Zuzendaritzaren Emakiden Αrloa – Uraren Euskal Αgentzia.

Αprobetxamenduen titularrak eta jakinarazpenerako helbideak ezezagunak direnez, edo jakinarazpena egiten saiatu eta ez denez lortu, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan ezarritakoaren arabera, jakitera ematen da ezen, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, Uraren Euskal Αgentziako zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez zuzentzen direla ur-aprobetxamendurako emakida bat ematen duten ebazpenetan atzemandako akatsak, zeinen ezaugarriak iragarki honen eranskinean zehazten baitira.

Ekainaren 23ko Uren 1/2006 Legearen 6.4 artikuluan xedatutakoaren arabera, Euskal Αutonomia Erkidegoko Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren aurrean, ebazpen honen kontrako gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke hilabeteko epean, Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Iragarki honek eranskinean aipatutako interesdunen eta pertsona ororen ezagutzarako banakako jakinarazpen gisa balioko du.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2023ko abenduaren 11koa).

Αprobetxamenduen arduraduna,

ΑNΑΒEL MONTILLΑ OLΑLDE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala