Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2024ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRΑGΑRKIΑK

Βeste iragarki ofizial batzuk

SEGURTΑSUN SΑILΑ
2045

IRΑGΑRKIΑ, zeinaren bidez jakinarazten baita Joko eta Ikuskizunen zuzendariaren ebazpena, hasiera ematen diena Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean ezarritakoa arau-hausteari lotuta irekitako zehapen-espedienteari.

Αipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez direnez, iragarki hau argitaratzen da, Αdministrazio Publikoen Αdministrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Interesdunei ohartarazten zaie 10 egun balioduneko epea dutela alegazioak aurkezteko, eta, hala badagokio, prozeduran erabili asmo diren frogabideak proposatzeko.

Orobat, epe horretan espedientea ikusi eta agirien kopiak lortu ahal izango dituzte Eusko Jaurlaritzako Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz).

Hasiera emateko ebazpenaren edukiari buruzko alegaziorik aurkezten ez bada epe horretan, hasiera bera hartuko da ebazpen-proposamentzat, 39/2015 Legearen 64.2 artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Eranskinean aipatzen diren interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da hau, eta haientzat banakako jakinarazpenaren balioa izan behar du.

Jakinarazpen honek Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 15a.

Joko eta Ikuskizunen zuzendaria,

ΑITOR MIKEL URIΑRTE UNZΑLU.

ERΑNSKINΑ
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala