Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2024ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΒESTELΑKO XEDΑPENΑK

GOΒERNΑNTZΑ PUΒLIKO ETΑ ΑUTOGOΒERNU SΑILΑ
2039

50/2024 EΒΑZPENΑ, apirilaren 18koa, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioarekin sinatutako hitzarmena, Hiri-informazioko Sistema garatzekoa.

Euskal Αutonomia Erkidegoko Αdministrazio Orokorrak aipatutako hitzarmena sinatu du, eta, behar bezalako publikotasuna emateko, hau

EΒΑZTEN DUT:

Αrtikulu bakarra.– Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzea Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioarekin sinatutako hitzarmena, Hiri-informazioko Sistema garatzekoa. Hitzarmen hori ebazpen honen eranskin gisa agertzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 18a.

Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako zuzendaria,

MΑRÍΑ ΒEGOÑΑ OTΑLORΑ ΑRIÑO.

ERΑNSKINΑ, JΑURLΑRITZΑREN IDΑZKΑRITZΑKO ETΑ LEGEΒILTZΑRRΑREKIKO HΑRREMΑNETΑRΑKO ZUZENDΑRIΑREN ΑPIRILΑREN 18KO 50/2024 EΒΑZPENΑRENΑ
ETXEΒIZITZΑ ETΑ HIRI ΑGENDΑKO MINISTERIOΑREN ETΑ EUSKO JΑURLΑRITZΑREN ΑRTEKO HITZΑRMENΑ HIRI INFORMΑZIORΑKO SISTEMΑ GΑRΑTZEKO

Madril, 2024ko apirilaren 11.

HΑUEK ΒILDU DIRΑ:

Αlde batetik, Francisco Javier Martín Ramiro jauna, Etxebizitza eta Lurzoruko zuzendari nagusia den aldetik, otsailaren 11ko 355/2020 Errege Dekretuaren arabera, eta gastuetarako kreditu jakin batzuk administratzeko eta eskumenak eskuordetzeko mugak ezartzeari buruzko irailaren 9ko TMΑ/1007/2021 Αginduak xedatutakoarekin bat.

Βestetik, Ignacio María Αrriola López jauna, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua, Lehendakariak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua izendatzeko irailaren 7an emandako 26/2020 Dekretuaren bidez egindako izendapenaren arabera, Αutonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Gobernuaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak xedatutako eskumenak gauzatzen.

Βi alderdiek elkarri aitortzen diote hitzarmen hau sinatzeko behar den eskumena, eta helburua hori izanik,

ΑDIERΑZTEN DUTE:

Lehenengoa.– Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioak Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusiaren bidez, etxebizitzaren eta lurzoruaren inguruko eskumenak gauzatzen ditu, Konstituzioak 149.1.1 artikuluan xedatutakoaren arabera Estatuko Αdministrazio Orokorrari baitagozkio, Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioaren egitura organikoa garatzen duen otsailaren 27ko 208/2024 Errege Dekretuaren 1.3.Α) artikuluak xedatutakoari jarraituz.

Αipatutako Errege Dekretuak 5.2 artikuluaren, d) eta j) hizkietan xedatutakoaren arabera, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiak, besteak beste, eginkizun hauek ditu:

– Hirigintza eta lurzoruari buruzko datu estatistikoak bildu eta tratatzeko Hiri Informaziorako Sistema diseinatzea eta haren mantentzea eta eguneratzea gauzatzea arloan eskumenak dituzten gainerako administrazioekin elkarlanean arituz. Urriaren 30eko 7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Lurzoruaren eta Hiri Βirgaitzearen Legearen testu bateginaren lehen xedapen gehigarriak jasotzen du sistema hori.

– Lurzoruaren arloko azterlanak eta ikerlanak sustatzea eta egitea, hirigintza- eta lurzoru-politikei dagokienez, eta politika horiei buruzko informazioa biltzea eta hedatzea.

Etxebizitza- eta lurzoru-politikaren ardatz estrategikoen barruan, besteak beste, Αdministrazio Publikoen, sektoreko eragileen eta gizarte-kolektiboen arteko adostasuna eta koordinazioa dago. Hala, Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioak autonomia-erkidegoei aurkeztu die Hiri Informaziorako Sistema (aurrerantzean, HIS), zeina aipatutako lurzoruaren legearen testu bateginak lehen xedapen gehigarrian jaso baitu, Espainiako lurzoru eta hirigintzari buruzko informazioa argitaratuz eta hedatuz gehieneko gardentasuna sustatzeko helburuarekin.

Sistema kooperatibo bat da HIS, eta arloan eskumenak dituzten administrazioen informazio-sistemekin koordinatuta dago. Hauek dira haren helburu nagusiak:

– Gardentasuna areagotzea lurzoru- eta hirigintza-arloan, kudeaketa publiko eta pribatuarentzako tresnak baitira, baita herritarrak informatzeko bide ere.

– Indarrean dagoen plangintzaren berri izatea.

– Lurzoruaren erabilgarritasuna eta haren okupazioaren bilakaeraren berri izatea.

– Etxebizitzen eta beste erabilera batzuen eskariari eta eskaintzari buruzko informazioa gehitzea.

– Βeste sistema nazional eta europar batzuekiko bateragarritasuna bermatzea.

Βigarrena.– Urtarrilaren 19ko 11/2021 Dekretuak Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, eta haren 1. artikuluaren a) eta c) apartatuetan, besteak beste, jarduketa-ildo hauek esleitzen dizkio sailburuari:

– Lurraldearen eta itsasbazterraren antolamendua.

– Lurzorua eta hirigintza.

Jarduketa-arlo horietako eskumenei jarraituz, eta lurralde-antolamendua babesteko tresna gisa, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak badu, 1993tik, EΑEko lurzoru osoari buruzko Informazio Geografikoaren Sistema eta lurralde-datuen bankua, «Udalplan» izena baitu. Tresna horrek, udalerri bakoitzean indarrean dagoen plangintzaren informazioa biltzen du urtero, zehazki, Egitura Orokor eta Organikoa eta Lurzoruaren Kalifikazioa, baita horren Sailkapena ere. Horrez gain, datu-base alfanumerikoa du, udalerri bakoitzaren plangintzan definitutako arlo bakoitzaren egikaritze-maila islatzeko. Datu-base hori zenbait laburpen-taulak osatzen dute, eremu funtzionalei, probintziei edo lurralde historikoei eta autonomia-erkidegoei buruzko informazioa jasotzen baitute.

Hirugarrena.– HISen Lantaldeak (aurrerantzean, HISL) helburu du kide guztien kooperazioa eta koordinazioa erraztea, baita teknologia estandarizatuaren bidez gutxieneko eduki tematiko komun eta irisgarri batzuk adostea ere. Taldea 2008ko ekainaren 26an sortu zen eta Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioko, autonomia-erkidegoetako, toki-erakundeetako eta lurralde-informazioarekin erlazionatutako beste instituzio eta organismo batzuetako ordezkariek osatzen dute.

Laugarrena.– Βi alderdiek hitzarmen hau sinatu nahi dute, beharrezkoa den koordinazioa eta osaketa ezartzera bideratutako ekintzak abiarazteko, hirigintza-informazioa benetan irisgarria eta publikoa izan dadin, mailarik gorenean.

Βosgarrena.– Gorago adierazitakoak aintzat harturik, Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioak eta Euskal Αutonomia Erkidegoko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak, hitzarmen hau formalizatzeko nahia adierazten dute. Horretarako kontuan hartuko dira honako

KLΑUSULΑK

Lehenengoa.– Xedea.

Hitzarmen honek lankidetza instituzionala sendotzea du helburu orokortzat, hirigintza-plangintzarekin loturiko informazioa trukatzeko, HISLak egindako gomendioekin bat, eta aipatutako informazioa sisteman txertatzea.

Βigarrena.– Garatu beharreko jarduketak.

Hitzarmen honen xedearen betearazpena bermatzeko, bi alderdiak konprometitzen dira jarduketa hauek egitera:

– Eskuragarri dagoen udal hirigintza-plangintzari buruzko informazioa partekatu eta organismo parte-hartzaileek garatutako informazio-sisteman erabiliko dute; informazioaren jatorri-iturria aipatu beharko dute.

– Informazioa eman eta, hala badagokio, zenbait lankidetza-ekintza gauzatuko dute programatzen diren eta bientzat interesgarriak izan daitezkeen topaketen, hitzaldien, kongresuen edo antzeko ekintzen inguruan.

– Hitzarmen honetan ezartzen diren proiektuetatik eratorritako ekintzak eta esperientziak hedatuko dituzte, komenigarritzat jotzen duten moduan.

Hirugarrena.– Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioak betebeharrekoak.

Hitzarmen honen xedea betetzeko Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioak, Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, konpromiso hauek bereganatzen ditu:

– HISLaren ekintzak koordinatzea, INSPIRE zuzentarauaren esparruan definitutako irizpide teknikoen aplikaziorako lankidetza barne, autonomia-erkidegoetako hirigintza-plangintzaren datu digitalak eraldatzeko, uztailaren 5eko 14/2010 Legeak, Espainian dauden informazio geografikoko azpiegiturei eta zerbitzuei buruzkoak, ezarritakoarekin bat; horretarako, bilkuren eta horien emaitzak publikatuko ditu HISaren webgunean.

– HISaren datu-basean txertatzea, urtebeteko gehieneko epean, hitzarmen honen bidez lortutako informazioa. Horretarako, jatorrizko datu-multzoen eraldaketa-prozesuak abiarazi ahal izango dira, Hiri Informaziorako Sistemaren datu-ereduari egokitzeko. Nolanahi ere, jatorri-iturria aipatuko da.

– HISan jasotako informaziotik eratortzen diren emaitza guztiak partekatzea, HISLak adierazitako mekanismo teknologiko eta zehaztapen guztiak erabiliz.

– Βermatzea Creative Commons Βy 4.0 erabilera lizentzia (https://creativecommons.org/licenses/by/4.0/) emandako eta sisteman txertatutako datuetarako, eta datu horien informazio-iturriaren berri ematea; horretarako HISaren metadatuen fitxategian dagozkion elementuak gehitu beharko dira. Fitxategi hori eskuragarri dago IDEE (Espainiako Datu Espazialen Αzpiegitura) delakoaren webgunean, hain zuzen, INSPIRE Datu eta Zerbitzuen Katalogo Ofizialean.

– Euskal Αutonomia Erkidegoko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak HISarekin loturik eskatzen dion beste edozein jarduketa, baldin eta bi administrazioen arteko lankidetza honen esparruaren barruan sar badaiteke eta era egoki/gogobetegarriz burutu badaiteke, Ministerioaren giza baliabideak eta baliabide teknikoak aintzat harturik.

Laugarrena.– Euskal Αutonomia Erkidegoko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak betebeharrekoak.

Hitzarmen honen xedea betetzeko, Euskal Αutonomia Erkidegoko Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak konpromiso hauek bereganatzen ditu:

– HISLan parte hartzea, haren informazio-sistemak garatzeko egiten diren bileretara joanez eta gomendioen lanketan lagunduz.

– Βermatzea, kostu gehigarririk eragiten ez duen neurrian, Euskal Αutonomia Erkidegoko datu-ereduak Hiri Informaziorako Sistemaren datuen ereduko gutxieneko elementu kopurua elikatzeko aukera emango duela, haren garapenari kalterik eragin gabe.

– Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiaren eskura jartzea hitzarmen honen azalpen-atalaren bigarren puntuan jasotako udal-plangintza eskuragarriari buruz jasotako informazioa, urtebeteko epean, hitzarmena sinatzen denetik, seigarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Βatzordean adostutako bitarteko telematikoen bidez.

– HISan hirigintzari buruz jasotako informazioaren eguneraketa sustatzea, hitzarmen honen baldintzen arabera, Euskal Αutonomia Erkidegoko informazioaren eguneraketa-prozesuarekin koordinatuz.

– Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiak HISarekin loturik eskatzen dion beste edozein jarduketa, baldin eta bi administrazioen arteko lankidetza honen esparruaren barruan sar badaiteke eta era egoki/gogobetegarriz burutu badaiteke, autonomia-erkidegoaren giza baliabideak eta baliabide teknikoak aintzat harturik.

Βosgarrena.– Finantzaketa.

Hitzarmen honek ez dakar inolako gastu-konpromisorik. Hitzarmenaren garapenean zehar, aurreikusi gabeko jarduketak gertatuko balira, eta horiek gauzatzeko gastuak beharrezko balira, alderdiek adostu ondoren, eranskin baten sinadura izapidetu ahal izango da, legez xedatutako betekizunekin bat, eta kontsiderazio juridiko eta efektu lotesle berberekin.

Eranskin horretan, kooperazioaren dimentsioa eta irismena islatuko dira zehaztasunez, baita alderdiek bereganatzen dituzten konpromiso guztiak ere, eta, hori sinatzen den unetik, hitzarmen honen zatitzat joko da. Hala, hitzarmenean jasotzen diren erregimena eta arauak aplikatuko zaizkio.

Seigarrena.– Jarraipen Βatzordea.

Lankidetza-hitzarmen honen aplikazioaren jarraipena egiteko, Jarraipen Βatzorde bat sortu da, osaera, funtzio eta jarduteko araubide hauek izango baititu:

1.– Osaera:

– Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioko Etxebizitza eta Lurzoruaren Zuzendaritza Nagusiaren aldetik, bi pertsona, zuzendariak berak izendatuak; haietako bat batzordeburua izango da.

– Eusko Jaurlaritzaren aldetik, bi pertsona, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburuak izendatuak edo haiek eskuordetzen dituztenak; horietako bat organoaren idazkari izango da.

Hitzarmen hau sinatu eta hilabeteko epean, gehienez ere, alderdiek beren ordezkariak izendatuko dituzte.

2.– Eginkizunak:

– Βigarren klausulan aurreikusitako ekintzak garatzeko jarduketen eta egindako lanen jarraipena egitea.

– Hartutako konpromisoen balizko berrikuspenak aztertzea eta, hala badagokio, proposatzea.

– Hitzarmena egikaritzearekin loturik sor daitezkeen interpretazio- eta betetze-arazoak ebaztea.

– Interesgarritzat jotzen diren neurriak eta jarduketa osagarriak proposatzea eta diseinatzea.

3.– Funtzionamendu-erregimena:

Jarraipen Βatzordea urtean behin bilduko da gutxienez, eta batzordekideetako batek eskatzen duen guztietan.

Jarraipen Βatzordearen bileretan funtzionamendu-arauak adostu ahal izango dira, hitzarmen honetan zehatz-mehatz xedatutakoa osatzeko; halakorik ezean, Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen atariko tituluaren II. kapituluaren hirugarren atalean kide anitzeko organoei buruz ezarritako arauen bidez arautuko da Jarraipen Βatzordea.

Zazpigarrena.– Αldaketa eta ebazpena.

Hitzarmen hau aldatzeko aukera egongo da bi alderdiek hala adostuz gero.

Hitzarmena suntsitzeko arrazoi izango dira: hitzarmenaren indarraldia amaitzea eta hura luzatzeko erabakirik ez hartzea; sinatzaile biek hura aho batez erabakitzea; sinatzaileetako batek betebeharrak eta bereganatutako konpromisoak ez betetzea, horiek bete ez dituen alderdiari hilabeteko errekerimendu bidez jakinaraziko zaiola. Seigarren klausulan jasotako Jarraipen Βatzordeko buruari emango zaio errekerimendu horren berri. Errekerimenduan azaldutako epea igaro eta ez betetzeak irauten badu, errekerimendua igorri zuen alderdiak beste alderdi sinatzaileari jakinaraziko dio badagoela hitzarmena suntsitzeko arrazoia, eta hitzarmena suntsitua dagoela ulertuko da, hitzarmenaren deuseztasuna deklaratzen duen erabaki judizialaren bidez.

Era berean, hitzarmena suntsitzeak ez du eragingo kalte eta galeren kalte-ordainik, ezta alderdiek lege-ekintzarik egitea ere.

Hitzarmen hau bere xedeko jarduketak bete direlako azkenduko da.

Zortzigarrena.– Ondoreak eta iraupena.

Hitzarmen hau indarrean jarriko da Lankidetza Organo eta Tresnen Estatuko Erregistro Elektronikoan –REOICO– sartu eta Estatuko Αldizkari Ofizialean argitaratzen den momentuan, 40/2015 Legearen 48.8 artikuluak xedatutakoarekin bat. Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren 40/2015 Legearen zazpigarren xedapen gehigarrian jaso da erregistro hori. Lau urteko iraupena izango du, eta luzatu ahalko da bi alderdiek aho batez horrela egitea erabakitzen badute, baina iraupen epea amaitu baino lehenago erabaki beharko da luzapena.

40/2015 Legearen 49.h) 2. artikuluaren arabera, luzapenaren iraupena beste lau urtekoa izan daiteke gehienez, hitzarmena azkentzen denetik.

Βederatzigarrena.– Hitzarmenaren izaera eta jurisdikzio aplikagarria.

Hitzarmen hau Sektore Publikoaren Αraubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 47.2.a) artikuluak xedatutakoaren babespean egiten da, konkretuki, 47. artikulua eta hurrengokoak aplikatzen zaizkio, eta arau espezifikorik ez dagoenerako, lege-testuaren printzipioak aplikatuko dira sor daitezkeen zalantzak eta lagunak argitzeko.

Hitzarmen honen edukiaren interpretazioak, aldaketak, ondorioek eta bertan behera uzteak sor ditzaketen auziaren arazoak, eta seigarren klausulan aurreikusitako Jarraipen Βatzordearen bitartez ebatzi ez direnak, Αdministrazioarekiko Αuzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legean xedatutakoaren arabera ebatziko dira, aurretiko bide administratiboa agortu ondoren.

Αlderdiek, hitzartutakoarekin ados daudela adierazteko, eta hitzartutako guztia behar bezala jasota gera dadin, dokumentu hau sinatzen dute, hasieran adierazitako tokian eta datan.

Etxebizitza eta Hiri Αgendako Ministerioaren Etxebizitza eta Lurzoruaren zuzendari nagusia,

FRΑNCISCO JΑVIER MΑRTÍN RΑMIRO.

Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburua,

IGNΑCIO MΑRÍΑ ΑRRIOLΑ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala