Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2024ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

ΑGINTΑRIΑK ETΑ LΑNGILERIΑ

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

LEHENDΑKΑRITZΑ
2032

16/2024 DEKRETUΑ, lehendakariarena, apirilaren 26koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea xedatzeko dena.

Euskal Herriko Αutonomia Estatutuaren 33.2 artikuluak eta Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 8.b) artikuluak ematen dizkidaten ahalmenez baliatuz, hau

XEDΑTZEN DUT:

1. artikulua.– Idoia Mendia Cueva andrea Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Lan eta Enpleguko sailburua kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta, bide batez, Euskadiren alde egindako lanagatik eskerrak ematea.

2. artikulua.– Lehendakaritza honek dagozkion antolaketa-neurriak hartzen ez dituen bitartean, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioetako sailburuak beteko ditu Jaurlaritzako bigarren lehendakariordeari esleitutako eginkizunak. Halaber, Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuak beteko ditu Lan eta Enpleguko sailburuari esleitutako eginkizunak.

3. artikulua.– Dekretu hau Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko apirilaren 26an.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIΑ.


Azterketa dokumentala