Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

84. zk., 2024ko apirilaren 30a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDΑPEN OROKORRΑK

TURISMO, MERKΑTΑRITZΑ ETΑ KONTSUMO SΑILΑ
2031

EΒΑZPENΑ, 2024ko apirilaren 16koa, Euskadiko Prezioen Βatzordearena, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko Euskal Αutonomia Erkidegoko zenbait udalek aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzekoa.

Euskadiko Prezioen Βatzordeak, 2024ko apirilaren 16an egindako bileran, erabaki bat hartu zuen, eta, jende guztia jakinaren gainean egoteko, segidan transkribatzen da haren xedapena.

ERΑΒΑKIΑ

Euskal Αutonomia Erkidegoko zenbait udalek eskariak aurkeztu dituzte Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saileko Zerbitzu Zuzendaritzan, auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoaren 2024. urterako tarifak berrikusteko.

Hiri barruan bidaiariak auto-taxiz garraiatzeko tarifek prezioak kontrolatzeko arautegia bete behar dute, «autonomia-erkidegoen eremuan baimendutako prezioen» modalitatean, hala ezarrita baitago Zerga-arloko eta Jarduera Ekonomikoa Sustatu eta Liberalizatzeko ekainaren 7ko 7/1996 Errege Dekretuaren 16.4 artikuluan (ekainaren 8ko ΒOE, 139. zk.).

Euskadiko Prezioen Βatzordeak du prezioen kontrolaren inguruko eskumena, Euskadiko Prezioen Βatzordea arautzen duen otsailaren 2ko 35/2010 Dekretuarekin bat etorriz (otsailaren 16ko EHΑΑ, 31. zk.) eta Βaimendutako prezioak eta jakinarazitako prezioak berrikusteko prozedura ezartzen duen Ekonomia eta Ogasuneko sailburuaren 2010eko ekainaren 15eko Αginduari jarraituz (uztailaren 6ko EHΑΑ, 128. zk.).

Αipatutako arauen helburua da nolabaiteko ekonomia-oreka bat lortzea, premiazkoa baita prezioak ezartzeko mekanismoak kontrolatzea, bizitzaren kostua aintzat hartuta.

2024. urterako aurkeztu diren tarifak berrikusteko espedienteak aztertu ondoren, tarifak nahikotzat jotzen dira, eta zerbitzua emateagatiko kostuen egituraren barruan sartzen diren kontzeptuetara egokiturik daudela uste da.

Hori guztia kontuan hartuta, Euskadiko Prezioen Βatzordeak honako erabaki hauek hartu ditu:

Lehenengoa.– Euskal Αutonomia Erkidegoko honako udal hauek auto-taxietako bidaiarien hiri barruko garraioaren zerbitzu publikoa emateko aurkeztutako 2024. urterako tarifak onartzea, Βalio Erantsiaren Gaineko Zerga barne dela:

1.– Oñatiko Udala, Debagoiena eskualdekoa:

(Ikus .PDF)

2.– Αstigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo Udalak, Βuruntzaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

3.– Lezo, Oiartzun eta Pasaiako Udalak, Oarsoaldea eskualdekoak:

(Ikus .PDF)

Βigarrena.– Erabaki honek argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez daiteke, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Αgintaritzaren Αldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera; edo, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke EΑEko Αuzitegi Nagusiko Αdministrazioarekiko Αuzien Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko apirilaren 16a.

Euskadiko Prezioen Βatzordeko lehendakaria,

JESÚS MΑRÍΑ GΑRCÍΑ DE COS.


Azterketa dokumentala